Gure hotelean lo egiten zuten "Lycée anglais" bateko ikasle maitagarriei zazpietan jaiki beharra erantsi behar izan diogu. Lau kaferen ostean begiak zabaldurik agertu naiz ikasleen aurrean. Biba ni!
Masokista ugari dagoenez gure artean, SlideShare delakoaren bitartez uzten dizuet hemen hitzaldiaren PowerPointa. Disfrutatu.
Gero Harkaitz Cano etorri da, zine, literatura eta amaierei buruz hitz egitera. Eskatu duen teknologia bakarra: klariona. Sudurra txuriz zikindu duen arren ni baino sueltoago ibili da (ordurako, ikasleak ere esna).
Blogoporrak merezi ditudalakoan, banoa Guinness pinta batzuk edatera.
Izan untsa.


Erantzunak
Andereño Katixak utzi digun power pointa ikasten geldituko gara gu.
x.
Nork: xme.2007/07/13 08:51:50.437 GMT+2
www.eibar.org/blogak/mendiguren
Pinta hori euripean ere...on degizula!
Hemengo beroarekin inspirazio gutxi. Zer moduz Eireko lainotsu giro horretan? osasuna!
Nork: G. J..2007/07/15 19:56:41.411 GMT+2
Nork: Jabi.2007/07/17 18:59:37.345 GMT+2
http://www.sarean.com