Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/28 11:39:38.678 GMT+2

Paul eta Odon (eta nire maskuria)

Nire maskuria txikia da. Txiza egin behar dut etengabe. Horregatik, askotan egiten dudalako agian, gauza xelebreak gertatzen zaizkit komunerako bidean, noizean behin.

Sekta batek ia-ia atrapatzen nauenekoa kontatu nizuen.

Atzokoa askoz erromantikoagoa izan zen. Komunen bila nengoen Kursaalen, Shadows in the Palace hastear zegoela eta nahiko estututa, Paul Auster berarekin talka egin nuenean. Uste dut bere altura horretatik ez zuela oinetan zuen inurria ikusi ere egin. Baina, tira, ni pozik geratu nintzen. Brooklyn-en bere bila ibili nintzela gogoratu nuen, eta azkenean non eta Donostian topatu nuela.


Pelikula ez zitzaidan ona iruditu. Gorputz txarra eta guzti utzi zidan bere tortura eta exekuzio saioekin. Gero kalera irten eta ikusi nuen lehenengo pertsona Ondo Elorza izan zen. Bera eta bere soilgune distiratsua.

Bihar zinemaldia bukatzen da.

Errealitate gordinera berriro ere.

Nork: Katixa.2007/09/28 11:39:38.678 GMT+2
Etiketak: shadows_in_the_palace paul_auster odon_elorza kursaal zinemaldia | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Beno, nire esperientzia xumeagoa da: behin jatetxe bateko komunetik ateratzen ari zen Euskaltzaindiko jerifalte batek oina zapaldu zidan, atzera begira zegoelako deskuidoan.

Hori bai, ez barkatu eta ez kristo: goitik behera begiratu zidan (irudizko adieran, noski, ni askoz altuagoa bainaiz) eta aurrera jarraitu zuen. Gauza asko ulertzen hasi nintzen orduan.

PD: maskuriari buruz diozunaren harira, maiz pentsatu izan dut hainbat emakumek ez duela maskuririk, baizik eta hodi soil bat giltzurrunetik 'kanpora'.

Nork: Lutz Long.2007/09/28 11:59:31.325 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong

Eta Austeren filma ikusti eta gero burura etorri zitzaidan lehenengoa: "jostuna jostera, okina labera".

Nork: Txema.2007/10/03 18:38:35.499 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.