Gaur badirudi perfektuak izan behar dugula ohean ere , idazten du Kirmen Uribek bere poemetako batean, superlatiboen diktadura petrala salatuz. Ederrena, altuena, indartsuena, azkarrena, gazteena. Fernando Alonso bezalaxe. Perfektuak behar dugu izan. Bestela gizarte honen bazterretara kondenatuta gaude.
Baina dena ez da Fernando Alonsoren errua. Nik errua amerikarrei botatzeko errazkerian eroriko naiz. Edota erdibana. Erruaren erdia Alonsorena eta beste erdia estatubatuarrena, zer moduz horrela? Estatubatuarrak eta beren loser paranoia. Gurera ere ailegatu da paranoia –galtzaile!– eta horregatik perfektuak izan nahi dugu ohean ere, ohean batez ere.
Bada ni ez naiz perfektua. Are gutxiago: gauza batzuetan desastre hutsa naiz, penagarria. Gidatzen, kasu. Bolantearen aurrean kokatu eta kontrola galtzea, hau marka. Martxak non dauden ahazten dut. Enbrageari ondo eutsi ez eta autoa kalatzen zait atzean kamioi ilara bat dudala. Argiak piztu nahi eta klaxonari eragiten diot. Desesperatzen hasia nintzen. Nire burua loser izugarri baten gisa ikusten. Gaur arte.
Gaur lagun baten mezu elektronikoa jaso dut. Maidertxorena. Manilan dago lanean, Filipinetan, eta esaten didanez, atentzioa gehien eman diona bertako trafikoa da. Kaosa omen da nagusi Manilako errepideetan. Karrilak ez dira errespetatzen, intermitentearen existentziaz ez omen dakite, autoen talka ohikoa bezain zilegi da. Zer da beraz gidari ona izatea Manilan? Kodea errespetatzea, tokatzen zaizuenean pasatzen uztea, abiadura muga ez gainditzea, Fernando Alonso izatea? Ziur nago ezetz. Manilan gidari ona izatea etxera sano eta salbu ailegatzen lortzea izango da, beste gauzen artean.
Ongia eta gaizkia erlatiboak direlako. Berdin edertasun eta zatarkeria (salbuespenak salbuespen, noski, nork ukatu dezake ozeanoaren edertasuna edota Zaplanaren zatarkeria infinitua?). Kirmenen poemei buruz, berriz, zer esan dezakegu. Ez dira perfektuak izango, baina ez zaigu inporta. Gehiagoren nahia pizten digute, gehiagoren zain gaude.
2005/11/02 08:02:00 GMT+1
Perfekzioa Manilan
Nork: Katixa Agirre.2005/11/02 08:02:00 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (10)
| Errenferentziak: (1)
Errenferentziak:
...na azaltzeko erabilgarria izango delakoan hona ekarria. Lehenengo pertsona erabiliz nire pertsonaia ere eraiki dut. Ni, blog irakurleentzat, gaizki gidatzen duen eta liburudendetako eskaparateetan Erreferentzia: Literatura nahigabe sartzen zaigunean - G&A (Gauez eta Azpikeriaz) 2006/02/22 15:51:22.394 GMT+1

Erantzunak
This post has been removed by the author.
Nork: Katixa Agirre.2005/11/02 10:14:37 GMT+1
Besteen blogetan sartu eta graziosoak nahi duten komentarioak uztea baino gauza interesgarriagorik egin dezakezuelakoan nago. Animo.
Nork: Katixa Agirre.2005/11/02 10:20:03 GMT+1
Goiko anonimorentzat:zu bai zerebro atrofiao eta kretino hutsa zaren.Ez egin kasurik Katixa, taraoak leku guztietan daude blogetan zoritxarrez ere bai.Musu bat Peio A.
Nork: Anonymous.2005/11/02 12:27:06 GMT+1
Euskera ikasten ari naiz eta euskarazko blogetan tresna on eta dibertigarria aurkitu dut ikasteko,gainera komentarioak normalean atseginak dira baita argiak ere.Normalean diot,gaur arte,gaur harrituta gelditu nintzen goiko groseria irakurtzen.Espero dut egileak 10 edo 12 urte izatea,horrela bada tira bestela tipo patetikoa da.Animo Katixa.Kasurik ez.
Nork: Anonymous.2005/11/03 11:23:21 GMT+1
Hago ixilik! artaburua! (lehen anonimorentzat)
Nork: beto.2005/11/03 23:05:02 GMT+1
Aupa Katixe: >
Gaur estreinatuko naz zeure blogean (txit interesgarria, by the way). >
Irabazleez eta galtzaileez ari garela, "American Splendor" pelikula ikusi dozue? >
Ondoko helbidean deukozue filma ikusi ondoren e-gorrenean blogeratu nebana: >
http://www.eibar.org/blogak/e-gorblog/33 >
Greetings from the Botxo.
Nork: patxi lurra.2005/11/04 19:00:42 GMT+1
Aupa, Patxi! Ez nuen aipatzen duzun filma ikusteko aukerarik izan bere garaian, baina ikusi nuen Paul Giamattik berak protagonizaturiko beste film arrakastatsua, Sideways, alegia, loser bat interpretatzen kasu horretan ere. Egia esan zinemagile estatubatuarrek (independienteetaz ari naiz, noski) bere mamia atera diote gai honi, darwinismo sozial honi kritika moduan, noski. >Jarraituko dugu elkar irakurtzen komentatzen.
Nork: Katixa Agirre.2005/11/05 18:40:28 GMT+1
Gabon Katixe: >
Ni ere gaur sartzen naiz estrainekoz zure blogean eta, mozolo pinto honen burutazio txikiak alde batera, Manilako argazki honek malenkonia puntutxoa ekarri dit. Neu ere Filipinetan zehar ibilia naiz eta ezagutzen dut hango trafko anabasa: jeepney-ak, autobusak eta motorrak nagusiki ; kea, kutsadura eta abarrotsa bazter guztietan 35-40 bat graduko sapapean. >
Perfekzioa ezin eman liteke halako giroan, freskuratxoa behar da ondo funtzionatzeko. >
Perfekziora heldu beharrik gabe baina... perfekzioa oso aspergarria da -eta. >
Zorionak, blog polita zurea.
Nork: jonas.2005/11/30 22:49:17 GMT+1
Bi kilokin jaio zinen zure cerebroa atrofiatuta zenuelako. Gainera,etzen zure ama otsailean ernari gelditu, urtarrilean baizik, badakizu, butano bonbona aldatu behar izan zen hilabete hartan... >A, homologazione baten beharrean zara: itzulpen simultaneo horrible baten orden, ekiozu gogor erderaz! (muxarrita mía)Bi kilokin jaio zinen zure cerebroa atrofiatuta zenuelako. Gainera,etzen zure ama otsailean ernari gelditu, urtarrilean baizik, badakizu, butano bonbona aldatu behar izan zen hilabete hartan... >A, homologazione baten beharrean zara: itzulpen simultaneo horrible baten orden, ekiozu gogor erderaz! (muxarrita mía)
Nork: .2006/01/27 14:59:26.248 GMT+1
Juas, juas, butanoarena zeinen ona! Hori jartzean bi neurona-edo utzi zenituen, ez? >Ale, bobalicón, hoa pikutara.Juas, juas, butanoarena zeinen ona! Hori jartzean bi neurona-edo utzi zenituen, ez? >Ale, bobalicón, hoa pikutara.
Nork: .2006/01/27 14:59:26.297 GMT+1