Internet konexio berria kontratatu behar dugu etxean. Oinarrizko gauza ba, 1-2 mega eta telefono deiak, ahal bada. Router wifi bat oparitzen badute, askoz hobe. Konpainia ugari probatu ditut dagoeneko (Euskaltel, Wanadoo...) eta horietako batek ere ez nau gogobete. Ez naiz inorekin ezkondu, beraz, eta edozertarako irekita nago. Zuen esperientzian oinarrituta, zer gomendatzen didazue?

Euskaltel/Orange aferaren ur nahastuak profitatuta, pagotxaren bat hortik zehar? Edo, susmatzen dudan moduan, guztiak dira kaka zaharra eta nahi adina izorratuko naute?
Mila esker zuen laguntzagatik.

Erantzunak
Nork: Gari.2006/11/01 16:36:25.917 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/teknosexua
Azken hauekin oraingoz arazorik gabe.
Nork: Unai.2006/11/01 21:32:07.001 GMT+1
Zenbat denbora itxaron izan behar duzue Internet konexioaren baja eskatzetik, beste konpainia batean alta izaterarte?
Nork: Tribaldo.2006/11/02 08:42:42.179 GMT+1
http://www.100hitz.net
Router bat jartzean hemen beira: http://es.fon.com/
Fonera in zaitez neska!
ikusi, ikusi.
Bestea...entrepresen artean badakizu: itxas petrala! Gaur ondo, bihar auskalo, eta etsi?
Zer da 1, 2 mega delakoa? abiadura?
birtuala noski! ¿?
Nork: Goñiko J..2006/11/10 17:59:15.658 GMT+1