Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/17 12:31:44.770 GMT+1

Primateak eta kulturistak

Urte berria: gimnasiora!

Nik bezala pentsatzen dute askok, gimnasioa gainezka baitago egunotan.

Ilea bereziki lazten didan espeziea: kulturistak. Beren giharrak mugarik gabe puztu eta puztu dabiltzan horiek. Nazka eta penaren artean dagoen sentimendu bat pizten dute neure baitan. Norbaitek orratz batekin sastatu eta hegan aterako direla iruditzen zait. Eta nago, barne-bizitza eskasa konpentsatzen dabiltzala kanpo-bizitza erakusgarri horrekin. Gizajoak.


Beren jokamoldeak ez du inolako zentzurik. Ez osasunaren ikuspuntutik, ezta erakargarritasun erotikoarenetik ere. Egia da garai batean –lau hanketan ibiltzen ginen garaian, esan nahi dut– gorputz handi bat boterearen sinbolorik behinena zela, eta ar handienek ziurtatzen zutela emeen onarpenik beroena. Gaur eguneko primateei ere, borroka egiteko prestatzen direnean, sorbalda eta bizkarreko ileak tente jartzen omen zaizkie tamaina handiago bat irudikatzeko.

Baina, tira, pentsatu nahi dut gimnasioko kulturista hauek ez direla primateak. Beraz, nondik nora pisu eta esteroide horiek guztiak? Emeak erakartzeko esperantzan, akaso? Ezetz espero dut, zeren eta antropologoen arabera, emakumeok justu kontrako bilatzen omen dugu gaur eguneko gizonengan. Atzean, oso atzean gelditu da ar indartsuaren beharra. Orain, emakumeok aurpegi eta itxura femeninoagoak bilatzen dituzte (ditugu?). Hona Leonardo DiCaprio eta antzeko mutil delikatuen arrakastaren gakoa: kumeen zaintza egokiak baldintzatuko du, hein handi batean, gure espeziaren iraunkortasuna. Oihaneko arriskuak ahaztuta, bestelako dohainak eta abileziak dira zaintza eta heziketa egokia ziurtatuko dutenak: kariñoa, samurtasuna, kooperazioa… femeninotasunarekin lotutako kontzeptuak eta, hortaz, forma femeninoek hobeto islatzen omen dituztenak.

Laburbilduz, gorputz gihartsuen garaia pasa da. Nork esango die nire gimnasioko morroskoei?

Nork: Katixa.2008/01/17 12:31:44.770 GMT+1
Etiketak: gimnasio kulturista primate | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ziur makina bat aldiz entzun izan dutela zure gimnasioko morroskoteek muskulu erraldoiak horrela edukitzea ez dela normala. Nik uste bizitzan dena bezela dena neurrian egitea dela onena. Sasoiko egoteko ez dago horrela gorputza matxakatu beharrik. Baina jakina da behin afizioa hartu ezkero gimnasioko ariketei afizioa adikzio bilakatu leikela.

Nork: Aitor.2008/01/17 17:40:59.772 GMT+1
munduari.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.