Hiri handiak horrelakoak dira. Azkar ibili beharra dago, bestela atzekoek zapalduko zaituzte/metroa galduko duzu/gorri jarriko zaizu semaforoa. Oztopoz beterik daude kaleak gainera eta horiek saihestuz ibili beharra dago, paseoa asko zailduz: eskaleak, prostitutak, mapari begira espaloiaren erdian gelditu diren turista taldeak, propaganda banatzen duten gizon eta emakumeak… Azken hauei kariño espeziala diet eta beti hartzen dut eskaintzen didaten papertxoa – Descuentos en Peluquería Manoli, Hágase Azafata de Congresos, MacBurguer prezio erdian eta abar…
Bada gaur gizon beltz handi bati papertxo horietako bat hartu diot - txikitxoa zen, txuria, ez oso deigarria. Poltsikoan sartu dut, begiratu ere egin gabe, eta behin etxean nengoela, papertxoa zakarrontzira botatzeko asmoarekin, azkenean begirada bat bota diot. Zera zioen paperak:
Profesor Karat
Gran ilustre vidente mágico africano con rapidez, eficacia, garantía y discreción el maestro chaman africano Karat te ayuda a resolver todo tipo de problemas matrimoniales, recuperar pareja, negocios, suerte, salud, enfermedades, divorcios, amarres, impotencia sexual, exámenes. Resultado inmediato y 100% eficaces.
Eta pentsatu dut: ze gauza arraroak gertatzen diren hiri honetan, eta ia ez gara konturatzen, beti presaka gabiltzalako.
Eta gero pentsatu dut ere: gida-baimenerako azterketaren bezperan larri ikusten badut nire burua badakit nor deituko dudan.
2005/06/02 01:59:00 GMT+2
Profesor Karat
Nork: Katixa Agirre.2005/06/02 01:59:00 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (8)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Hainbeste presa zertarako?Nora goaz? Azken finean urak dakarrena urak darama. Amalur
Nork: Anonymous.2005/06/03 12:00:47 GMT+2
Zorionak Katixa!!!Kimetz XI.Kontaketa lehiaketako irabazlea izateagatik.
Nork: Anonymous.2005/06/05 21:50:58 GMT+2
Esker mile ;-)
Nork: Katixa Agirre.2005/06/06 14:27:57 GMT+2
Ez nekien inungo lehiaketarik irabazi zenuenik. Zorionak benetan!!! Zerbaitera gonbidatu beharko gaituzu, ezta? >
Barkaidazu oraindik anonimo jarraitzen badut. Musu haundi bat
Nork: Figaro.2005/06/06 20:04:31 GMT+2
Zorionak Kakixa !!! niri ere gonbidatu behar.
Nork: Anonymous.2005/06/07 09:39:17 GMT+2
Denok gonbidatuta! Zuen maskara kentzen baduzue, noski? >
Dena den, Figaro, ez duzu zuk nolabaiteko harremana izango arte martzialekin? Karate? Taekwondo?
Nork: Katixa Agirre.2005/06/07 10:10:35 GMT+2
Halako zerbait badago, bai. Bizkor ikusi zaitut hor. ;-b
Nork: figaro.2005/06/07 15:45:15 GMT+2
kaixo maitia! >Azkenean joango naiz udalekuetara! Dena jarri dut nire azken artikuluan. Flipatuko duzu!kaixo maitia! >Azkenean joango naiz udalekuetara! Dena jarri dut nire azken artikuluan. Flipatuko duzu!
Nork: .2006/01/27 14:59:23.020 GMT+1