Atzo, Florentzia. Eta bertara 14 urterekin joan nintzeneko oroitzapen bat.
Autoz ailegatu ginen Florentziara. Gure aitak gidatzen zuen eta zuzenean igo gintuen San Miniato begiratokira, Florentziaren ikuspegi osoa izan genezan. Irudia ederra zen. Aitak argazki zahar bat atera zuen orduan diru-zorrotik. San Miniato begiratokian bertan ateratako argazkia zen.Gaztea zen aita argazki hartan, hogei urte baino gutxiago, pastako betaurrekoak, keinu serioa. Egunkari bat zeraman eskuetan. Pena di morte per i patrioti baschi, irakur zitekeen egunkariaren azalean, begirada zorroztuz gero. Eta atzealdean, data bat: 1970ko Gabonak.
Aitak argazkia gorde zuen arte, begira egon ginen. Gero amak kamera atera eta beste argazki bat egin zigun, han bertan, San Miniato behatokian, Santa Maria del Fioreko kupula gure bizkarraldean.


Erantzunak
Nork: Antagonistak.2008/11/01 15:35:51.072 GMT+1
Aupa Katixa! Berandu bada ere, bina zorion, 27 urte betzearren bata, eta pasa den astean irakurtzen amaitu nuen "Sua falta zaigu" liburu polita idaztearren. Benetan gustora ikarri dudan liburua.
Nork: Ion.2008/11/03 21:38:07.139 GMT+1