Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/26 20:16:27.456 GMT+1

Sautrelan, Habana

Chicagoko ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz.

Zera egiten zuen gure ehiztariak Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen, Camagüey inguruetan.

Gustatzen zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian.


Habanako bere etxean hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua. Eskopeta lurrean jarri, behatza katuan eta pum.

Agindutakoa bete zuen azkenean, noski, baina ez Habanan. Eskopeta lurrean jarri aurretik, Habanatik ihes egin zuen ehiztariak.


Bideoa ere, hemen ikus daiteke.

Nork: Katixa.2008/11/26 20:16:27.456 GMT+1
Etiketak: hiriak sautrela etb3 habana | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Katixaaaaaaa, ze GUAPA! Ehiztari honek aldamenean izan bazintu, itsasoa bazter utziko zuen ziur!

Nork: Patxi.2008/11/29 15:25:59.595 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru