Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/02/02 19:28:49.462 GMT+1

Skolastika Bilbon

Skolastika izeneko elkarte kulturalak bere ekitaldien promozioa eskatzen dit, eta tartean neu ere ekintza horietako batean protagonista naizenez, promozio altruistak ez ezik, banitateak ere eramaten nau agenda hau argitaratzera.

OTSAILAK 2, ASTRID WEISSENBORN-GARCÍA Alemaniar artegileak sortutako “Gestos Femeninos”  ESKULTURA erakusketa inauguratuko dugu. Harria, metala, egurra erabiltzeaz gain, feldroaren erabilpen espresiboa azpimarratu nahi dugu. Haurdunaldia, erditzea, hilekoaren gora-behera, emakumeen kontrako indarkeria, eta baita “Homenaje a la mujer limpiadora” lan umoretsua ikusi eta ezagutu ahal izango duzue hile osoan zehar.

OTSAILAK 9, Bilboko Udaleko Emakume sailak antolatutako ipuin lehiaketan irabazle suertatu diren emakumeak eta lanak entzuteko eta komentatzeko aukera dugu. KATIXA AGIRREk bere “Gizon perfektua topatzeko instrukzioak” eta NAIARA FERNÁNDEZek “Gurasoen itxurako” irakurriko dizkigute, eta aurtengo lehiaketan aurkeztu diren gaiak zein estiloak komentatuko dira ere.

OTSAILAK 16, Iraneko OLYA ROOHIZADEGANek idatzitako OLYA (Sli tamdem, 2005) liburua aurkeztu nahi dugu. Honetan, Jomeini garaian Iraneko BAHAI fede- jarratzaileek bizi zuten sarraskia zalatzen du. Erlijio hau eta mundo osoko egungo BAHAIen egoera hobeto ezagutzeko Euskal Herriko emakume Bahai elkartaren partaidea, CARMEN LOZÓN gonbidatu dugu.

OTSAILAK 23, Karibeko JEAN RHYS idazlearen biografia eta lana berreskuratu eta aurkeztu nahi dugu. Bere maistralana euskeratu da: Zargazo Itxaso zabala (Ibaizabal). Bertha Masonek -Charlotte Bronteren Jane Eyre liburuan Thornfieldeko ganbaran giltzaperatuta dagoen andrak- erkatzeaz gainera, RHYSen beste eleberri eta ipuin gordin baina zoragarriak komentatuko ditugu, XX. Mende hasierako emakumeen egoera ekonomikoa ezagutzeko ezinbestekoak.

Guzti hau ostegunetan, 7:30etan, elkarteak Bilbon duen Berastegi kaleko lehenengo zenbakiko egoitzan.

Nork: Katixa.2006/02/02 19:28:49.462 GMT+1
Etiketak: bilbo skolastika deialdiak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak sariagatik, Katixa! Ahal badut, hantxe egongo naiz (beti dago ondo jakitea zeri begiratzen diozuen neskek gizon perfektua bilatzeko orduan).

Baina seguru zaude sari-banaketa horretan ipuin sarituak irakurtzen direla? joandako astean iazko epaimahaikide batekin egon nintzen, eta esan zidan guztiz ekitaldi erdalduna izateaz gain, ez zela inongo ipuinik irakurri. Baina hori iazko kontua izan zen.

Ipuina blogean jartzeko asmorik bai?

Nork: Julen.2006/02/03 08:25:01.884 GMT+1
http://www.eibar.org/blogak/gabiria

Bai ondo egongo litzateke. Julenekin ados nago!

Nork: Aitziber.2006/02/03 13:10:10.463 GMT+1

Egun on, Julen.

Sari banaketa abenduan-edo izan zen, eta zuk diozun moduan gertatu zen: ipuinik ez eta euskararik ere ez (aksezitak eta neuk botatako esker-oneko hitzak izan ezik).

Datorren astekoa desberdina izango omen da.

Ez dakit ipuina ez ote den luzeegia hemen argitaratzeko... agian atalka jarriko dut. Ikusiko dugu.

ondo pasa asteburua

Nork: Katixa.2006/02/03 13:18:29.038 GMT+1

Nork: .2006/02/03 16:41:51.158 GMT+1

Aurreko utzik dagoen erantzuna nirea da, nahigabe eman diot botoiari eta. Beno esan nahi nuena zera da...ejem...ejem...

BAAAAI, MESEDEEEEEZ, PLEAAASE. Gustora irakurriko nuke nik saritutako ipuin hori. Zorionak eta aguuuuur ;p

Nork: maria.2006/02/03 16:44:23.891 GMT+1

Blog berri honekin aurrera jarraitzeko gogo handiz ikusten zaitut, segi aurrera zure bitxikeri eta komeriekin. Zure idatziak bihotzean daukagun zuloa betetzen dute. 16 muxu bero-bero

Nork: Zure neba maitia.2006/02/05 20:40:30.717 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru