Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/07 18:36:44.833 GMT+1

Sua Falta Zaigu

Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango.

Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan.

Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.

Nork: Katixa Agirre.2007/03/07 18:36:44.833 GMT+1
Etiketak: sua_falta_zaigu elkar mendiguren liburua gabiria | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Azaleko argazkia Lander Garrok egin du.

Nork: katixa.2007/03/07 18:43:59.193 GMT+1

Joño! Igual jaitsiko naz ba Pellotxogaz. Neu ez naz andrazkoa, baina bihar goxean ez dot lanik egingo...

Nork: patxi lurra.2007/03/07 20:39:27.060 GMT+1
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Izugarri gustatu zait azala. Ea lehenbailehen lortzen dedan ale bat.  Irrikatzen nago irakurtzen hasteko.

Nork: Patxi.2007/03/08 00:25:08.107 GMT+1
http://patxitrapero.blogspot.com

Gonbidapenak luzatzen eta familiakoei ez jutea eskatzen???? Katixa poetixa maltxurra!

Nork: amaixa.2007/03/08 11:43:47.308 GMT+1

Pena azterketa izatea...

 

Liburua irakurtzeko gogoekin nago.

Nork: Ugutz.2007/03/09 15:10:05.922 GMT+1
http//ugutz.blogspot.com

Irakurri dittut "Sua falta zaigu" liburuko ipuinok. Gustura irakurri dittut denak. Era erraz eta arinean kontatuta daude guztiak. Gainera narraziñuok bukatzeko modua gustatu zait. Lagun batekin komentatzen ibili nintzen ipunak era irekian bukatzeko modu horretaz eta berari ez zaiola gustatzen komentatu zidan. Ba neri bai, bakoitzaren imaginazioak erabaki dezala bukaera.

Beterriko liburuan egin dizuten elkarrizketa irakurri dut ere. Eta zain nago "Etxetik irten gabe" zure hurrengo liburua (hau ere ipuin bilduma) noiz plazaratuko duzun. Irakurtzeko irrikitan nago. 

"Paularen seigarren atzamarra" ipuina Durangoko azokan lortu dut eta egia esan "Sua falta zaigu" baino gehiago gustatu zait. Loibari olentzerok ekarriko dio ipuin hau eta neri beste gustatuko zaiola espero dut. Oso egokia deritzot umeentzat. Zabaltzen duen mezua eta baloreengatik.

Animo ba Katixa!

Nork: Aitor.2007/12/10 11:47:52.956 GMT+1
munduari.blogspot.com

Errenferentziak:

... Gaur ere euria ari du. Gaur egutegiak martxoak 8 dio. Seaskakoak Andere aipatzen du. Ikusi ditudan ekitaldi guztietan, deigarriena Katixarena egin zait. Eta poztu egin naiz. Blogari idazleak ugaritzen ari direlako. Blogean ezagutu ...

Erreferentzia:  gaztelumendi ((i)) » Martxoaren 8ari sua falta zaio 2007/03/08 13:02:17.972 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.