Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/14 17:02:07.882 GMT+1

Ze liburutik atera dut hurrengo pasartea?

Horixe erantzun beharko du oparia jaso nahi duenak. Liburuaren izena eta egilea, besterik ez. Lehenengo hau nahiko erraza da, euskal klasiko bat kontsideratu daiteke. Ea ba...

"Ez  da inoiz ere burugabe bat bezala sentitu orain arte. Alderantziz, arduratsuegia izateko konplexua izan du beti. Zenbat txantxa ez ote dion egin amak berak horregatik! Zer esango ote luke orain... Hala guztiz ere, gehien dolutzen duena maitasunik gabe entregatu izana da, tamalez ez baitu uste minutu batez ere maitatu zuenik.
Ez daki zer egingo ote zukeen Maurice maitatu izan balu."

Badakizu nondik hartu dudan pasarte hau? Utzi zure erantzuna komentarioetan eta zorte on!

Nork: Katixa.2008/03/14 17:02:07.882 GMT+1
Etiketak: liburuak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ramon Saizarbitoriaren "Gorde nazazu lurpean".

Nork: e-gor.2008/03/14 17:20:22.069 GMT+1
http://eibar.org/blogak/e-gorblog

Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako".

Nork: isabelet.2008/03/14 18:14:40.788 GMT+1

E-gor, autorea Saizarbitoria dugu, bai, baina Isabelet-ek bete-betean
asmatu du egilea zein nobelaren izenburua. Zorionak, Isabelet! Idatziko dizut zure alea jaso dezazun.
Astelehenean aukera berri bat!
Asteburu ona pasa.
ktx

Nork: katixa.2008/03/14 22:18:21.780 GMT+1

Ramon Saizarbitoriaren "Egunero hasten delako"

Nork: markos zapiain.2008/03/14 22:58:33.544 GMT+1

Berandu iritsi naiz, antza :-(

Tira, egia esan, ez dut uste asmatuko nuenik. Baina deformazio profesionalez agian , zerbait esan nezake sarrera honi buruz ;-)

Nork: Iñaki Murua.2008/03/15 01:25:55.762 GMT+1
http://imurua-botxotik.blogspot.com/

Nork: e-gor.2008/03/16 19:01:56.049 GMT+1
http://eibar.org/blogak/e-gorblog

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.