Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/03/08 20:25:24.673 GMT+1

Windows XP Apple-en ordenagailuetan

Apple bere ordenagailuetan Intel prozesagailuak sartzen hasi denetik asko dira momentu honen zain egon direnak:

http://www.mathcaddy.com/windowsxpbootsonamac%21%21%21%211/

xDDDDDDDDDDDDDDDDDDD.

Nork: {ZuBiX}.2006/03/08 20:25:24.673 GMT+1
Etiketak: informatika ordenagailua apple internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/24 20:45:53.944 GMT+1

Google berriz ere

Badirudi laster internet==google izango dela, eta horrek beldur pixka bat ematen du. Baina bilatzaile honek beti harritzen gaitu tresna berriekin.

Oraingoan web orrialdeak egiteko tresna batekin datorkigu. Google pages deitzen da tresna hau, eta honen bidez minutu gutxitan gure web orrialde pertsonala egin dezakegu.



Nik dagoeneko egin dut proba. Ez da izan google horrelako tresna bat ateratzen lehena, aurretik ere makina bat lekutan eskaintzen zen zerbitzu hau, baina bilatzaile honek erakutzi digu badakiela gauzak ondo egiten. Bere estiloari jarraituz, googlek erreminta oso sinplea eskaintzen digu, eta uste dut sinpletasun horretan dagoela bere handitasuna.

Argi googlerekin.

Nork: {ZuBiX}.2006/02/24 20:45:53.944 GMT+1
Etiketak: web informatika google internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/14 18:56:32.211 GMT+1

Otsailak 14. Eta zer?

Gaur 2006. urteko otsailaren 14a dugu. San Valentin, edo Balentin Deunaren eguna. Behin eta berriz aipatzen den maiteminduen eguna.

Nik ez dakit egun honen jatorria. Ez dakit maiteminduen egun hau tradizio luzeko eguna den edota El Corte Inglesek asmatutako zerbait den. Bien nahasketa bat dela esango nuke nik, jatorri zaharra duena, baina saldu nahaiak indartu duena. Ez dakit.

Jende gehienarentzat, maitemindu edo ez maitemindu, egun hau egun arrunt bat gehiago izango da, atzokoa izan zen edo biharkoa izango den bezalakoxea. Alde bakarra asteartetako ajenda beteko dela izango delarik: asteartetako klaseak, asteartetako ekintzak, asteartetako telebista saioak...

Egongo da gaurko egun hau ospatuko duen maitemindurik. Nola ospatuko duen ez dakit nik, zerbait xumea izan daiteke, edota ospakizun handi bat. Norberak ikusiko du. Batzuek Corte Inglesean dirua utziko dute, beste batzuek ez dute xentimorik gastatuko. Eta denak zoriontsu izango dira.

Nire sailkapena ez da, ordea, egun hau ospatzen duten eta ospatzen ez dutenetara mugatuko. Maiteminduak sailkatuko ditut bi zatitan: maiteminez gozatzen dutenak eta maiteminez sufritzen dutenak.

Lehenengo taldean zoriontsu diren maiteminduak egongo lirateke. Hauek maiteminez gozatzen dute, maite duten hori beraien ondoan baitute normalean.

Bigarren taldean, aldiz, maiteminez sufritzen dutenak daude. Honen kausa, normalean, maite den pertsona alboan ez izatea delarik.

"Zein polita den maiteminduta egotea" esango dute lehenengoek. Hori entzutean erreakzio okerragoa izango dute bigarrenek. Gaurko eguna norbaitek ospatzekotan, argi dago horiek lehenengo taldean egongo direla, bigarrenekoek ezer gutxi izango baitute ospatzeko, nahiz eta beraien eguna ere baden.

Badago ez maiteminduen taldea ere, ez sufritu ezta gozatu gabe. Ez dakit zenbat izango diren. Ez da nire kasua, beste asko bezala maiteminduta jaio bainintzen, eta ikasi dut dagoeneko sufritzen. Ea iristen den gozatzeko eguna ere. Baina oraingoz nahiko argi dago zein taldetan nagoen ez?

Nork: {ZuBiX}.2006/02/14 18:56:32.211 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/06 21:25:22.784 GMT+1

Uncyclopedia

Nahiko ezaguna egin da dagoeneko Wikipedia, interneteko entziklopedia librea, euskaraz ere kontsultatu, editatu eta osatzeko aukera duguna.
                         

Hemen aldiz, Uncyclopedia aurkeztuko dut. Hau ingelesez bakarrik dago. Wikipediaren oso antzekoa da itxuraz. Funtzionamendua ere berdina da (edukien lizentzia ezberdina den arren). Alde nabarmen bat dago, ordea. Edukia.

Uncyclopediako edukia ez da serioa, barre eragiteko idatzia dago. Kontuz beraz, erabili barre pixkat egiteko, baina ez sinistu bertan jartzen duena.

Nork: {ZuBiX}.2006/02/06 21:25:22.784 GMT+1
Etiketak: entziklopedia uncyclopedia libre wikipedia internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/05 20:22:08.224 GMT+1

marrazki batetik mundu gerrara

Izenburua jartzerakoan exageratu egin badut ere, exajerazioa iruditzen zait mahomaren karikaturengatik sortutako zalaparta guztia.

Musulmanak oso haserre agertu dira Danimarkan argitaratutako marrazkiengatik, eta indignanteak direla esan dute. Hori dela eta izugarrizko zalaparta sortu dute eta hainbat enbaxadei su eman die. Indignantea bi marrazkitan mahoma karikaturizatzea.

Ba ni indignatuta sentitzen naiz beraien herrialdeetan emakumeek aurpegia estalita eraman behar dutelako. Indignatuta beraien eskubideak urratzen direlako. Indignatuta adierazpen askatasuna ukatzen delako (dirudienez ez beren herrietan bakarrik, mundu osoan baizik). Indignatuta sentitzen naiz, orokorrean oinarrizko giza eskubideak urratzen direlako.

Eta ez, enaiz kalera aterako beraien enbaxadak erretzera.

Nork: {ZuBiX}.2006/02/05 20:22:08.224 GMT+1
Etiketak: gerra moruek karikatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/03 14:24:34.709 GMT+1

CC lizentzia

Blog hau poliki poliki itxura hartuz doa eta azkeneko pausua Creative Commons motako lizentzia bat ezartzea izan da.

Zehazki by-sa motako lizentzia izan da aukeratu dudana. Honen bidez baimena ematen diot edonori nire blogeko edukia erabiltzeko, baita helburu komertzialekin ere. Hori bai, moldaketaren bat egitekotan mota bereko lizentziarekin banatua izan beharko da.

Beste blogean by-nc-sa motako lizentzia dut, baina ez dut uste nire blogei non-commercial jartzeak zentzu handiegirik duenik, eta horrela gainera, zertxobait libreagoa izango da.

Hemendik aurera ba, blog honetako edukiek aurretik aipaturiko lizentzia izango dute, kontrakorik adierazi ezean.

Nork: {ZuBiX}.2006/02/03 14:24:34.709 GMT+1
Etiketak: cc lizentziak commons creative | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/02 14:25:39.593 GMT+1

IE 7 eta Seamonkey 1.0

Aupa lagunok!

Gaur jeitsi dut Internet Explorer nabigatzailaren 7 Beta 2 bertsioa. Ikusi nahi nuen aspaldian aspaldian hainbeste entzuten zen Microsoften nabigatzaile berriak zein berrikuntza ekartzen zituen.

Dagoeneko zaharkituta ikusten zen Internet Explorer 6 nabigatzailea, gainerako nabigatzaileen aldean. Denbora asko zen Microsoftek etzuela berrikuntza handirik egiten ber nabigatzailean eta bazirudien 7. bertsio honek iraultza ekarriko zuela indarra hartzen hasiak diren nabigatzaile alternatiboei aurre egiteko.

Baina zer esango dut, orain IE 7 erabiliz ari naiz hemen idazten, eta asko ukitu ez badut ere, orain arte ikusitakoagatik esango nuke Firefox edo Opera erabiltzaile batek ez duela ezer berririk aurkituko nabigatzaile hontan. Gainerakoek lehendik zutena, propio bezala salduko digu microsoftek.

Probatzen jarraituko dut, baina ez dut uste Explorerrera itzuliko naizenik.

Esan, gainera, Kriptopolisen diotenaren arabera, Beta 2 bertsio hau atera eta ordu gutxira lehen bug-a aurkitu diotela.

Ez da Microsoft, ordea, nabigatzailea estrenatzen duen bakarra. Egun hauetan atera da Mozilla Suiteren ondorengoa den Samonkey suitearen 1.0 bertsioa.

Hau ez dut probatu, Mozillaren Suitea erabili izan dut, baina nahiago izan dut Firefox-ekin geratu, azken finean nabigatzailea besterik ez bainuen erabiltzen. Ala ere, nabigatzeaz aparte bere posta kudeatu nahi duenari probatzea gomendatzen diot.

Nire gomendioa: software librea.

Nork: {ZuBiX}.2006/02/02 14:25:39.593 GMT+1
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/02/01 21:44:10.183 GMT+1

belar txarra ez da sekula hiltzen...

Belar txarra ez da sekula hiltzen, eta badakigu gainera zein erraz ugaltzen den. Ba logaritmo nepertarra ere belar txarraren bidea eginez ugaldu egin da.

Hasiera baten nire blogeko eduki guztia hona ekartzeko ideia burutik pasa bazait ere, azkenean blog berri bat hastea erabaki dut. Logaritmo nepertarra II.

Duela hilabete batzuk sortu nuen beste bloga, blog pertsonala, batez ere nire inguruko jendeari begira. Honako hau, ordea, zerbait orokorragoa izango da. Jende multzo zabalagoari interesatu ahal zaizkion gaietaz idazten saiatuko naiz.

Hemendik aurrera bi blogak kudeatuko ditut. Hark lehengo ildoa jarraituko du. Honek ez dakit zein ildo hartuko duen. Hizkuntzari dagokionez, han nire jerga propioan idazten dut, gehienok ulertu ere egingo ez duzuen hizkuntza baten, hemen, aldiz, euskara batuan idatziko dut, esan bezala jende multzo handiago batengana iristeko.

Hala ba, hurrengo egunetan nire blog berri hau edukiz betetzen hasiko naizela espero dut.

logaritmo nepertarra II inauguratuta geratzen da.

Nork: anderzubi.2006/02/01 21:44:10.183 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2006/01/31 14:14:17.093 GMT+1

Probatzen

Oraingoz logaritmo nepertarra http://kupela.blogspot.com-en dago.

Gaur deskubritu dut www.blogak.com eta probatzen ari naiz ea zer moduz dagoen eta nire behar eta nahiak asetzen dituen.

Ondo izan!

Nork: {ZuBiX}.2006/01/31 14:14:17.093 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)