Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/10 13:58:27.748 GMT+2

Aguraingo jaiak

Pasa dira dagoeneko Aguraingo jaiak, atzo ehortzi genuen sardina... edo gindilla? eta gaur, ba betikoa, bixamona!

Jai ederrak izan dira, kontzertuak izan ditugu, puzgarriak, txosnak, txarangak, bazkariak... eta nola ez! bertso saioak! Azoka egunean Ekaitz Samaniego eta Sebastian Lizasoren bisita jaso genuen, fin ibili ziren animalia artean! eta Igandean Ander Solozabal eta Arkaitz Estiballesekin poteoan ibili ginen (Jo ta Fa#-koak ahaztu gabe!).

Zoragarria! baina parranda, poteo, gaupasa eta gainerakoen artean ere konpromezu bat hartu genuen, euskaraz egitearen konpromezua, jaietan eta baita urte osoan zehar ere! eta horren adierazle da Olbeak gazteen bertso-eskolari emandako lekukoa. ESKERRIK ASKO! ondo-ondo gordeku dugu bertso-eskolan eta datorren urtean beste kuadrilaren bati emango diogu.

20111001 aguraingo jaietan omenaldia

 

Nork: Laube.2011/10/10 13:58:27.748 GMT+2
Etiketak: argazkiak gazteen-txokoa agurain | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa bertsolari gazteak! ZORIONAK! Ederki merezia daukazue eta.

Nork: agropunk.2011/10/14 16:56:22.949 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru