
Araiako Atsun Fun-Fun
BERTSO SORTA KOLEKTIBOA
DOINUA: Bizkaiko aberatsak
Araian falta zaigu
jende euskalduna
nahiz eta dugun herri
oso ezaguna
Siestatik jaiki berri
daukagu garuna
horregatik gabiltza
gau eta eguna
zer esan jakin gabe
hori daukaguna
Gaur euskararekiko
Araiako arreta
Ez da txikiteoa
ez ziza-bilketa…
Zenbat esfortzu ta lan
mintza ta AEK
hutsik dago klasea
kalea ta….Iepaa!
Asparrenan guztia
badakigu eta !
Asparrenan badugu
sekulako tropa
igandero egiten du
marianito topa
Etxerako bidean
(A)ze euskara mota
orduan bai irrintzi
ta bertsoak bota
kristoneko etorria
hego haizeak jota
Nahiz eta bixamona
gogorra den berez
jarraitu jo ta fuego
gurea eginez
Ez dugu nahi zahartrosi
erreuma ere ez
Zirkulaziorako
oso ona denez
gure hizkuntzaz busti
ta atsuna zaitez !
Bisitak




Erantzunak
Gaur goizean mendira
a ze abentura!
komeriak pasata
hizotzan kontura:
epaile-andrea juan da
azkar medikura,
Zeledoni juan zaio
emborra burura!
Nork: Markitos.2010/11/28 17:13:40.488 GMT+1
Zuen mendi-abenturak
badauka meritu
ikustea nahi nuke
nik bertan insitu
epaile andrearenak
badauka delitu
beti pyntuak kentzen ta
orain jaso ditu.
Nork: Monotema.2010/11/29 13:55:33.782 GMT+1
Delituak iteko
zu zara kapaza
nota ta penkoekin
omen zara pasa,
bigarren maila baina
ez al da erraza?
ba omen dituzu ta
hainbat kalabaza
Nork: Markitos.2010/11/29 22:07:25.460 GMT+1
kalabaza batzuk
dena emango nuke
gainditzearen truk
nire azterketak bai
egin zuten kaput
baina lasai oso laister
gaindituko ditut.
Nork: Monotema.2010/11/30 16:43:35.806 GMT+1