Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/05 10:42:32.483 GMT+2

LAZKAO TXIKI Ispiluaren aurrean

Nork: Laube.2010/09/05 10:42:32.483 GMT+2
Etiketak: bideoak | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Bertsolariak: Lazkao-txiki = Iztueta Jose Migel Herria: Mutiloa
Eguna: 1989-07-03 Gaia: Prenda bar eman zion gaitzat, ispilua. Doinua: Komeni zaigun ixtoria bat Neurria: Zortziko handia  Lana: Bakarka gaia-emanda gauza Jardun-mota: Lagunartea Gai-jartzaileak: Garzia Joserra 
Argitaratua: BAPATEAN 89, 153 OR. Oharrak: ETBn ematen den Hitzetik Hortzera saioaren 1988-89ko azken-ekitaldia zela eta Joserra Gartziak saio aparta prestatu zuen Lierniko jatetxean bi dozena bertsolari eta entzulego selekto batekin.

TRANSKRIPZIOA (je, je)


Oso ispilu eder polit bat
didate aurrera ekarri,
eman duenak jakingo zuen
mutilzahar zahar honen berri,
gazte dan arte hau izaten da
gazte guztien pozgarri,
zahartutakoan ez da be(g)iratzen
gaztetan hain bezin sarri.

Aizak nik hiri bota behar dit
bertso koxkor bat edo bi,
behingoan jarri geranez gero
biok aurpegiz-aurpegi,
neri begira hortik daduzkat
alperrikako bi begi,
hik ez nauk noski ni ikusiko,
baina nik ikusten haut hi.

Neri begira jarrita, motel,
zertako hago honela,
ta pentsatzen dit aspalditxotik
ezagututzen hautela,
mutilzaharraren moko horrekin
ez dek ematen motela,
azal zimurtzen ari haiz, motel,
Lazkao-Txiki bezela.

Nork: Andereño.2010/09/05 21:24:02.825 GMT+2

emen edertotu baino zu baino obetoooooooooooooooooo       cara dde experimenttoooo

Nork: ktd.2010/12/13 14:52:20.763 GMT+1

zatarra izango zen
ta bertsotan maixu!
oraintxe bertan zerbait
esangotzut aizu
bertsotan idazten
zuk ba al dakizu?
ta katuak hatxeak
jan ote dizkizu?

Nork: Markitos.2010/12/15 22:11:40.579 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru