Han ez zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketarik izan, ez ziren plazan alkartu, "Zeledon-Txiki" elkartean alkartu ziren. Ez zeuden Estiballes, Lekue, Amuriza, Enbeita, Uria edo "Abarkas". Artzaia, Saskimeloia, J.U., Zeledon eta Markitos zeuden, eta Alkate jauna, alpargatekin! Ez zeuden Pantxoa ta Peio, Jere ta Sergio zeuden, eta noski! mikrofonoarekin Gustavo!
Horrela bukatu zuten ba afari herrikoia, herriak herriarentzat antolatua, eta oso gustora! Menuan entsalada, patea, txorizoa eta oilaskoa, eta nola ez, postrea, Mikoko izozkiak! Bertsotan aritu ziren, eta abesti herrikoiak abestu zituzten, Jere eta Sergio bertsotan jarri ziren eta amonak dantzan! Zalduondoko bertso-eskolatxoko norbait ere animatu zen abestera! hori duk eta!
Biharamunean, bixamona! eta udaletxean argazki lehiaketako txapeldunak ezagutu genituen! Zeledon eta Markitos! ez ote zen tongorik egongo? hona argazki irabazlea "bidearen bukaeran dago hasiera", hori izenburua, ba al dakite bi hauek hasiera eta bukaera zer den? bidea baino bolatokia da hori e!
Dena den, egokia postal bat egiteko ez? eta gabonetan gaudela gogoratuta, idatzi al diozue gutuna Olentzerori?

Bisitak




Erantzunak
Kar, kar
Ederra argazkia... Markitos eta Zeledon, zorionak!!!
Hemen zuentzako hasierako puntua asuntu hau argitu dezazuen ahalik eta lasterren
Bidearen bukaeran
dago hasiera..
Nork: .2010/12/27 17:12:14.721 GMT+1
esan genuen hori
egia ote da?
Hau esan nahi genuen,
gutxi gorabehera:
beti da hasiera
ta ez bukaera.
Zeledon, zuk zer deritzozu?
Bengoz lehen saria
irabazi dugu!
Nork: Markitos.2010/12/28 11:24:36.242 GMT+1
Nork: Zeledon.2010/12/28 11:34:47.445 GMT+1