Hona informazio zehatzagoa:
- 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 16
- 2. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 18
- 3. aurkezpena: Izar Otter, Leire González eta Marta Prol: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara). Azaroak 23
- 4. aurkezpena: Aiala Albarran, Mikel de la Fuente, Jon Ituarte eta Peio Madrid: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak. Azaroak 25
- 5. aurkezpena: Oihan Vitoria, Kepa Matxain, Joxe Artetxe, Jokin Uribeetxeberria: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa). Azaroak 30
- 6. aurkezpena: Eli Agirre, Maialen Regueiro, Maialen Torres: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak). Abenduak 2
- 7. aurkezpena: Miren Ormazabal, Ariane Irazusta, Ane Jauregi, Iñigo Calleja: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak. Abenduak 9
- 8. aurkezpena: Natalia Alustiza, Ander Bolibar, Itxaso Frau, Olatz Artola: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista. Abenduak 14
- 9. aurkezpena: Mikel Iraola, Izarne Olano, Aitziber Onaindia, Ainhoa Zabarte: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan). Abenduak 16
Horiek egiteaz gain, ikus-entzunezko hedabideen historiako mugarri nagusi batzuk identifikatu genituen, zuen dedukzioetatik, informazio-bilaketetatik eta ikusitako bi bideoetatik abiatuta. Hona bi bideoak:
Kontuak kontu, atzo deskontestualizatu antzean aztertu genituen mugarriok, bakoitzari buruzko informazio-printza bakanduak jasota. Bihar denak batera aipatuko ditugu, segida logikoa zein izan zen aztertu eta asmakizunak euren ingurumaria historikoan kokatze aldera. Hona, bada, atzo aipaturiko mugarriok: telegrafoa, fotograbatua, telefonoa, irratia, soinua lantzeko gailuak (fonografoa, gramofonoa, mikrofonoa), zinematografoa, telebista, satelitea eta Internet. Horietakoren bat aukeratzekotan, zein hautatuko zenukete zuek? Eta zergatik? Saiatu mesedez zuen erantzuna arrazoitzen, eta ea bloga denon artean elikatuz goazen.
Gogoratu, bestalde, aste honetako ordu ez-presentzialetako bi talde-lanari eskaini behar dizkiozuela. Zer moduz biharko estreinako eskema egin (ordubete) eta lehenengo informazio-bilaketa burutzen baduzue (beste ordubete; hasteko, iturri posibleak identifikatzearekin nahiko)?
Bueno, esango didazue... Momentuz, atzoko eskolan aipaturiko harribitxi txiki batekin uzten zaituztet. On egin diezazuela eta bihar arte
Erantzunak
Aipatu duzun moduan, ikus entzunezko hedabide bat aukerau behar dugu. Nire ustez, garrantzitsuena Interneta da. Behar bada, gu bizi garen gizartean, Internetarekin lan egiten ohituta gaude, eta hoberena iruditzen zaio, eta generazio batzuk atzerago jaio den bati beste zerbait. Hala ere, Internetak, zuk aipatu dituzun hedabide guztiak biltzen ditu, argazkiak, bideoak, telefonoa, e-maila... Munduko beste puntan dagoen pertsona batekin hitz egin dezakegu aurrean edukiko bagenu bezala. Sateliteak ere garrantzitsuak dira, baina hori ez dago gure esku, beraz Internetekin geratzen naiz.
Bestalde, hau irakurtzea nahi nuke, eta hurrengo klasean duda azaldu mesedez. Ea irratiaren benetako sortzailea Marconi den:
http://es.answers.yahoo.com/question/index?qid=20080521073857AARLk3W
Besterik gabe, agur!
Nork: Mikel Iraola.2009/09/29 11:37:51.499 GMT+2
Nork: Ander Bolibar.2009/09/29 12:08:06.028 GMT+2
Baina beno, azkenean irratiaren sorkuntzan garrantzi handiagoa dauka zertarako, zergatik, nola eta ze kondiziotan sortu zen, noren eskuak landu zuten jakitea baino.
Bukatzeko, zure galderari nere erantzuna zinea izango litzateke. Arrazoia gustu gauza da, ez beste ezer.
Gero arte,
Ariane Irazusta
Nork: ariane.2009/09/29 12:30:25.022 GMT+2
Nire kasuan internet aukeratuko nuke aipaturiko mugarrien artean. Izan ere, plataforma honek aukera ugari eskaintzen ditu eta nire iritziz guztietatik erosoena da. Aukera ugari eskaintzen dituela esatean, esan nahi dena da hainbat hedabide biltzen dituela toki berean, telefonoa, irratia, mikrofonoa eta telebista besteak beste.
Nork: Jokin Uribeetxeberria.2009/09/29 12:46:40.766 GMT+2
Nork: Kepa Matxain.2009/09/30 00:10:21.651 GMT+2
Nork: Miren Ormazabal.2009/09/30 11:15:48.393 GMT+2
Nork: Aitor.2009/09/30 11:35:20.355 GMT+2
Mugarri bat aukeratzekotan Internet aipatuko nuke nik, oso hedabide garrantzitsua bilakatu baita azken hogei urteetan. Izan ere, munduarekin kontaktuan egoteko erabiltzen da;berriak, produktu kulturalak eta bestelako kontuak hedatzeko;informazioa bilatzeko, lan egiteko, dokumentuak bilatzeko, aisiarako...
Hala ere, Keparekin ados nago. Berriak edota musika irrati bidez jasotzeak xarma berezia du, ez dakit zehazki zergatik baina agian entzumenaren bidez soilik jasotzen ditugulako izango da.
Ondo segiii!!
Nork: .2009/09/30 11:47:33.529 GMT+2
UPPPSSS!!aurreko ni nitzen, Izarne!
Nork: Izarne.2009/09/30 11:50:39.094 GMT+2
Mugarririk garrantzitsuena internet dela uste dut. Izan ere komunikabideek(telebista, irratia, prensa…)hau da, mass mediak , sozialki homogenoagoak izatera bultzatzen gaituzte. Are gehiago monokulturarantz eramaten gaituzte, denok musika bera entzuten dugu, film berdinak ikusten ditugu… eta honen irtenbide argia internet dela uste dut. Azken honetan ere zentsura geroz eta handiago izan arren.
Nork: Arrate.2009/09/30 12:42:39.229 GMT+2
Nork: Natalia Alustiza.2009/09/30 12:44:34.184 GMT+2
Kaixo Aitor:
Komunikazio hedabideen historiaren mugarririk nagusiena nire ustetan, beste mugarriei inongo baliorik kendu gabe, Interneta izan da. Honek biltzen baitu ia beste guztiak. Internet esaten dudanean, Informatika esaten dut, Internet Informatikarik gabe ez litzatekelako ezer izango. Internetek beste mugarri gehienak biltzen diuela esaten dudanean zera esan nahi dut: Interneten telebista ikus dezakezu, irratia entzun, pelikulak ikusi, edozein motatako informazioa aurkitu (notiziak, historia...), musika entzun.... Horregatik esaten da "Informazioaren garaian" bizi garela eta hori ez litzateke posible izango Internet gabe, berarekin etorri baita benetako Informazioaren iraultza.
Nork: Ibai Azpeitia.2009/10/01 11:08:14.020 GMT+2
Kaixo,
Mugarri bakoitza garai eta egoera bati dago lotuta, beraz mugarri bat hautatzea zaila egiten zait, bakoitzak bere garrantzia baitauka. Hala ere, gainontzeko mugarri guztien gainetik Telegrafoa eta Interneta ageri direla esango nuke. Telegrafoak komunikazioari ateak zabaldu zizkion, ordurarte distantziara ezin zuren mezuak bidali, horretarako mezulariak zeuden baina telegrafoak horrekin hautsi zuen eta distantzia luzera ere mezuak bidali zitezkeen. Bestalde, Internetak aipatu dituzun mugarri guztiak biltzen ditu. Arratek esan duenarekin ere ados nago, interneten mota ezberdinetako informazioa aurkitu dezakezu eta.
Klase honetarako bildu genuen informazioan ipintzen zuen bezala: Telegrafoaren eragina, egun internetaren eragina bezalakoa da. Honek garbi erakusten du bi mugarri hauen garrantzia.
Nork: Olatz Artola.2009/10/03 18:51:11.183 GMT+2