Ondoren, Espainiako Ministroen Kontseiluak Madrilgo Parlamentura bidalitako lege-egitasmoari eman genion gainbegiratua, zertzuk berrikuntza dakartzan zehazte aldera.
Gurean eginiko arautze-eredu bat aztertu genuen hurrena. Hona zelan arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dekretu bidez 2007an tokiko telebista digitalen esparrua. Dekretu horren filosofiaren oinarrian hiru zutabe daudela esan genuen: gertutasuna, eduki propioak eta euskararen presentzia. Zer azpimarratuko zenukete bakoitzetik? Oinarri egokiak direla deritzozue? Beste zerbaiten falta sumatzen duzue?
Hona, era berean, zelan geratu zen lizentzien banaketa (EAEn EITBtik aparte ditugun ikus-entzunezko hedabide nagusiei buruzko pistak ematen ditu artikulu horrek). Gogoratu euskarazko telebistei dagokienez (eta EITB bazter utzita beti ere) talde nagusi bi ditugula: batetik Hamaika, eta bestetik Tokiko.
Tokiko telebistez gain, ordea, zelan geratuko da LTDaren panorama oro har? Hemen duzue hori modu egokian azaltzen duen artikulu interesgarri bat.
Arautze-ereduei buruz ari garela, bestalde, ideia nagusi bat azpimarratu genuen: egungo legediak konbergentzia-garaia abiatu baino lehenagokoak dira, eta, hortaz, ez dira egokiak sortzen ari diren errealitate berriak erregulatzeko (Espainiako azken lege-egitasmoak ordainpeko LTDa, mugikortasun TBa eta beste zenbait arlo arautzeko ahalegina egin izana desfase horren erakusle da). Hona Kairoko American University-ko Hussein Amin irakasleak gaiari buruz (hedabideen konbergentzia eta erregulazio berri baten premia) daukan ikuspegia.
Gogoan izan, azkenik, datorren astean kontu hauen inguruan ariko garela:
- Talde lana: zelan egituratu idatzizkoa, zelan prestatu ahozkoa, ebaluazio irizpideak bergogoratzea, gaia zentratzen laguntzeko tutoretza...
- Aste berdea-ren plangintza.
- Jarraipen-taldearen prestaketa

Erantzunak
Bestalde, LDTarekin zonaldeak sortzearena, Bizkaiak gutxigo edukitzea Gipuzkoak baino, zonalde bakoitzeko programazioa ezberdina izan behar duela... eta halako gauzak, ez ditut ondo ikusten. Azkenean, denak bat gera, eta txikitzeko eta kontzentratzeko joera hau uste dut luzeera ez digula onik ekarriko. Espero dut horrela ez izatea, baina ez dakit....ez naute asko konbentzitzen.
Baina beno ikusiko da ea noiz bait, telebistaren jabe diren horiek lortzen duten teoria on bat, praktikara eramatea.
Bihar arte
Nork: ariane.2009/11/01 17:34:20.067 GMT+1
Ez nago ados guztiok bat garela esaten duzunean. Nere ustez lurraldetan sakabanatzeak telebista txikiei zilegitasuna emateaz gain, gertuko telebistak ikusteko aukera zabaltzen digu. Eskualde bakoitzerako 4 kate bakarrik eskaintzen badira, etb bezalakoak izango dira. Ez dira jorratuko gure herriko edo gertuko berriak.
Bestalde, lizentzien banaketarekin jarraituta, atzerapen handia Nafarroan gertatuko dela uste dut.
Nork: ander.2009/11/01 21:42:58.753 GMT+1
Gabon,
ikus-entzunezkoen esparruaren arautze-ereduei buruzko klasean, interesgarriena lege-egitasmoa izan zen. Denon artean legeen inguruan hitz egin ondoren, argi geratu zen, legeak egon badaudela baina horietako asko bete, ez direla betezen. Zein da horren errudun?
Pornografia, sexua eta morbositatea esaterako adibideak, adibide egokiak. Zergatik hausten dira legeak? Hain erraza al da legeak albo batera uztea? Umeen ordutegian X irudiak ipintzea legez kanpo badago, justuena legeak jarraitu eta irudirik ez emititzea da. Hain erraza dirudi...
EAEko dekretuak, hedabideeak indartsuak izan ordez ahulak izatera eramaten duela uste dut. Denok batera lan egingo bagenu, indartsua izango litzaken telebista baten sorrera eman litekeela uste dut. Ez al da ala?
Nork: Olatz Artpña.2009/11/02 21:36:11.130 GMT+1

Nork: Olatz Artpña.2009/11/02 21:36:17.361 GMT+1

Nork: Olatz Artpña.2009/11/02 21:36:18.821 GMT+1

Nork: Olatz Artpña.2009/11/02 21:36:19.595 GMT+1
Nork: Olatz Artola.2009/11/03 09:03:35.478 GMT+1
Nork: ariane.2009/11/04 16:38:56.812 GMT+1
Aurreko mezuen ildoan, baten eta besteen ideiak azpimarratu nahiko nituzke.
Alde batetik, Anderrekin ados nago telebista lokalen inguruan. Gertutasuna transmititzen dute telebista horiek, eta azken finean zure eskualdeko berri gehien bertan ikus daitezke. Irunen zer gertatu nahi den ere jakiteko Ariane, EITB hortxe daukagu, zentralizatuagoa. Badakit bai askotan ez dituela mota honetako berriak botako, berri garratnzitsuenak baizik, baina Internetak ere informazio hori eskaintzen du nahi izanez gero. Beraz, ez litzateke beharrezkoa LTDaren kupo hori betetzea Irungo edo Bizkaiko edozein tokitako telebista lokalekin (nire kasuan, Tolosan).
Gainera, telebista lokal hauek jendea formatzeko balio dute. Hor dena egiten ikasten da, aipatu izan dugun periodista multifuncion delako hori izaten. Interesgarria bezain zaila da, baina profesional munduan esperientzia ona izan liteke.
Jarraituz, Arianek eta Olatzek esan duten puntu batekin ere ados nago, legeena hain zuzen ere. Legeak ez dira batere errespetatzen. Aurreko batean hizkuntzetako klasean ere esan nuen, edozein momentutan morboa bilatzen dutela telebista kateek, berdin zaiela ordu hori umeena ala zaharrena izan, zaborra besterik ez da. Nahi dutena egiten dute. Ez naiz Ariane bezain baikor beste ereduren bat aterako dutelakoan.... eta "la pasta es la pasta" bezalako errealitatea geroz eta gehiago nagusituko delakoan nago.
Hurrenarte!!
PD. ea goiz sendatzen zaren Aitor
Nork: Mikel Iraola.2009/11/08 16:46:07.677 GMT+1