2009/09/22 09:38:27.955 GMT+2
Lehenengo klasearen ostekoak
Badakizue, halaber, bihar ez dugula gure ikasgaiaren eskolarik izango (16:30ean hasiko dituzue bihar klaseak), Mondragon Unibertsitateak ikasturte-hasierako ekitaldia daukala-eta. Ez dugu, beraz, astelehenera arte elkar ikusiko. Gogoan izan ordurako egin beharrekoak (ordubete lan bakoitzerako):
- Taldeak egin (33 lagun zarete guztira; beraz, zeuek erabaki talde bakoitzeko kopuruak --7 talde 4 kidekoak, beste bat 3koa eta azkena 2koa?--, baina guztira 9 talde izan behar dira) eta talde bakoitzari gai bat esleitu.
- Talde-lanaren lehenengo eskema egin (Big 6 Skills-en pausoak jarraitzen badituzue, hainbat hobe).
- Lan-koadernoari ekin
- Hurrengo klaserako informazioa bilatu (masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara ikus-entzunezko hedabideetan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak)
Gainerakoan, zalantzarik bai atzo azaldutakoen inguruan? Hemen idatz ditzakezue zuen galderak, eta gustura erantzungo ditut.
Ondo segi eta laster arte
Nork: chinook.2009/09/22 09:38:27.955 GMT+2
Etiketak:
lehenengo
ordu
klase
ez_presentzial
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Kaixo Aitor:
Zalantza bat daukat, ordutegi ez presentzialetan, 4 egun azaltzen zaizkigu. Aldiz, asteak 5 egun ditu, zein egun da agertzen ez dena?
Astelehena edo Ostirala?
Nork: Asier Rekalde.2009/09/23 13:08:59.213 GMT+2
IKO09arecalde
Nork: Aitor.2009/09/29 10:56:35.831 GMT+2