Artikulua: Tim O´Reilly

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-08 17:12
1

Tim O´Reillyren artikulua irakurtzen aritu nintzen aurreko batean. Oso pertsona ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna delako. Nik ez dut web 2.0. ikasgaian izena eman arte haren berririk izan. Askotan entzun dut jendea software libreari buruz hizketan, firefox gora, Linux behera… baina egia esan, nahiko analfabetoa naiz ni gai honetan.

Tim O´Reillyren artikuluan gauza batek piztu dit arreta batez ere: telefonoaz haratago joango gara…gure gorputzean inplanteak izando ditugu sarean konektatzeko. Egia esan ez dakit garai hori iritsiko den edota nik garai hori biziko dudan baina zirrara izugarria eragin dit paragrafoak.  Zer izango gara hemendik urte batzuetara? Roboten antzera ibiliko al gara batetik bestera? Nik ez nuke printzipioz robot bihurtu nahi. Badakit zientziaren gizartean bizi garen garaiotan etorkizuna hortik etorriko direla. Hala ere, letren munduko neska batentzat hitz potoloegiak dira horiek guztiak.

Arestian aipatu dudan bezala letra munduko neska naiz ni eta horregatik, hizkuntzen alorrari egiten dion erreferentzia aipatzea derrigorrezko zait. Bi ikuspegi ezberdinekin begiratzen dio Tim O´Reillyk. Hizkuntza txikientzat mehatxua izan daitekeela dio batetik. Globalizazioari buruz aritzen garenean gauza beretsuak aipatzen ditugu euskaldunok. Handikeria horiek guztiak euskarari (edo beste hizkuntza txikiei) min egin diezaioketela argi dago. Bestetik, honela jarraitzen du O´Reillyk: “ikuspuntuak konpartitzen dituzten lagunak edo etnia berekoak harremanetan jar daitezke Interneten”. Arrazoia izan dezake. Interneten euskal komunitate indartsua eratuko balitz, bestelako euskal harreman zenbait hedatzeko aukera legoke agian. Horrek kalte baino mesede egingo lioke euskarari. Hala ere, ikus daiteke zalantzaz josiriko hipotesiak  direla nireak.

Azkenik, Tim O´Reillyren hitzekin eman nahi nioke amaiera nire artikulutxoari: “Iritsiko da une bat non zu eta biok egonen garen mahai honetan, non zuk euskaraz hitz egingo duzun, nik ingelesez, eta ez dugun itzultzailerik behar izango, ez da oraingo egoera berezia sortuko”. Hala biz.

NAUSIE

NAUSIE 2007-01-09 19:06 #1

<p>ba, nere uste apalean, hori ez da epe motzean gertatuko, gainera, holako profeziak normalean ez dira betetzen, eta benetan gertatzen diren gauzak gehien-gehienetan inork gutxik aurreikusita zituen. eta horrek balio du teknologiarako, politikarako eta norberaren bizitza pribaturako. garai batean esaten zen 2000rako pilulak baino ez genituzkeela jango, eta hemen jarraitzen dugu, Gabonetan hartutako bizpahiru kilo gehiago ere nola kendu asmatu nahian. beraz, egon gaitezen lasai, ze geratu beharrekoa berdin geratuko da, eta ziurrenik gehien-gehienok ez dugu ezta usaindu ere egingo...</p>

<p>&nbsp;</p>

<p>atsedenalditxo bat hartu duen nagusi megajatorra</p>


Utzi iruzkina: