Lauaxeta

leihotik 1456151015816 ORO ERRANA DA? | 2007-01-22 12:11
2

Nire gustuak ezagunak ez badituzue ere, gaur gerturatzen joango zarete. Gaurko honetan, odeo erabilita podcast bat blogean txertatuko dut. Euskal poeta, idazle, hizlari bikaina aukeratu dut: Esteban Urkiaga Lauaxeta, XX. mende hasierako euskaltzale porrokatua.

Guda garaian, dena utzi eta euskal Gudarostean sartu zen. 1937ko apirilaren 26an junker alemaniairrek Gernika bonbardatu zuten. Hilaren 29an nazionalek Lauaxeta atxilotu eta Gasteizko espetxera eraman zuten . Heriotza zigorra ezarri zioten eta, ekainaren 25ean, fusilatu egin zuten (Sadam Husseinek baino heriotza zigor duinagoa izan zuen behintzat).

2005ean 100 utte bete ziren Lauaxeta jaio zirela eta omenaldi txit polita egin zitzaion, Ehungarrenean hamaika diskoarekin. Bertako abesti bat txertatuko dut gaurkoan podcast-ean, mendigoixalearena hain zuzen ere. Abesti hau ken zazpi taldeak ezagutarazi zuen. Ken zazpi taldea eta honen abestien hitzak gustuko ez izan arren, lan bikaina egin zuten gazteei garai bateko euskal sentimendua gerturatuz.

Amaitzeko, Lauaxetaren poema batekin utziko zaituztet, Lauaxeta pixka bat hobe ezagutzeko aukera izango duzuelakoan. Egia esan, zaila izan da poema bakarra aukeratzea baina antologikoa den poema bat idaztea erabaki dut. Gustukoa izango duzuelakoan… ongi pasa!

powered by ODEO

LANGILLE ERAILDU BATI

¡Ene Bizkai'ko miatze gorri
zauri zarae mendi ezian!
Aurpegi balzdun miatzarijoi
ator pikotxa lepo-ganian.
Lepo-ganian pikotx zorrotza
eguzki-diz-diz ta mendiz bera.
Ator bideskaz, —goxa sorbaldan—,
kezko zeruba yaukon olera.
Opor-otsa dok txaide zabalan,
—ukabil sendo, soñanzki urdin—.
Jaubiak, barriz, nasai etzunda,
laguntzat auke, i, urrutizkin.
Aurpegi balzdun miatzarijoi
ari bittartez deyak yabiltzak.
¡Bideskan zelan dirdir-yagijek
txapel-okerren kapela baltzak!
¡Orreik yaukoen gaizkin-itxura
sispa luziak lepo-ganian!
¡Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!

Mendiz bera lau txapel-okerrez
aurpegi balzdun miatzarija.
Begi baltz orreik sastakai dozak
baña zatittu ezin esija.
¿Noruntz aroe esku-lotuta
burni margodun gorputz gogorroi?
¡Sendua ba'intz, etsai-odolez
bustiko eunkek pikotx zorrotzoi!
¡Nerbion-ertzok, —tranbi-dardara—,
azkatu-nayez, zenbat alegin!
Baña olaen zarata-artian
aren ayotsik adittu-ezin!
Sispa luziak sutan yagozak,
—opor-zaratak txaide zabalan—.
¡Aurpegi balzdun miatzarijoi
igeri adi eure odolan...!
Txapel-okerrak edango yabek
ardao onena Gomez-etxian.
¡Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!

UKTwa

UKTwa 2007-11-15 04:06 #1

Neuk be Lauaxeta oso gustoko dot, baina gurago Mirande....

Ez da ba nahiko susmagarria, gehienetan idazle kritikoenak bigarren maila batean egoteak? Lizardi-Lauaxeta, Atxaga-Sarri, eta Bilbon...

Blas de Otero-Aresti!! :):):)Susmagarria behinipein...

Zer deritxozu?

leihotik

leihotik 2007-11-15 12:22 #2

Blas de Otero??? Giputxiegia naiz agian hori ondo ulertzeko. Halere hortxe zure omenez:

Si escribo

es por seguir la costumbre
de combatir
la injusticia

Tipikoa gizona.

Gainerakoen, erabat ados zurekin. Mirande gainera, orain ahaztu samarra badut ere poz-pozik irakurri izan nuen garai batean ( pixka bat gogorra ere bazen baina...)

Badakizu, beti berdin, interesatzen zaiena aurrean jartzen dute eta gainerakoak... hor konpon! Saiatuko naiz horri buruzko hausnarketa zabalagoa egiten.

Ondo izan eta eskerrik asko, oso interesgarria zure erantzuna

Utzi iruzkina: