Aurreko astean komunikabideetan mila bider ikusi dugu, Bartzelonako metroan uste dut zela, mutil gazte bat beste neska bat jipoitzen. Bai, ondo irakurtzen duzue neska bat, ez neska venezuelar bat. Medio guztietan horrela saldu digutelako diot. Nik arrazakeria gaitzesten dut baina ez dut uste hau azal kolore kontua izan denik.
Pertsona, ikus dezakegunez, berez da biolentoa. Horregatik ez dut uste arrazakeri kutsua duenik. Bera baino pertsona apalagoa, ahulagoa, ikusirik bere indar erakustaldia egin nahi duen nergumeno bat besterik ez da. Egindakoa gogor ordaindu behar du baina berriak hartu duen tamaina ikusirik, agian ez dute egindakoagatik bakarrik juzkatuko. Nahiz eta katalana izan, espainiarren ohorea zikindu ditu ekintza horrekin eta orban hori garbitze aldera, zigor eredugarria jaso/jasan beharko duela epaiketaren aurretik esan dezaket.
Kanpora begira eskuak garbitu baina arazoaren muinera iritsi gabe. Horrela doa gaur egungo gizartea. Gazte hau sartuko dute gartzelara baina egunero, zoritxarrez, honelako zenbat gertatuko ote dira? Gobernuek ez dute deus egingo, zerbait larriagoa gertatu ezean edo bestela hitz potoloz betetako promesa elektoralista bat adieraziko. Promesa ordea, beti da promes, ez da errealitate bihurtzen. Bitartean, milaka arrazista, xenofobo nahiz matxista kalean ibiliko dira beraien handiusteekin. Eta honelakoak behin eta berriz ikusiko ditugu gure kaleetan.
Tren horretan bazen hirugarren pertsona bat ere, honek ere gaur egungo gizarte globalizatua ondo islatzen zuen. Argentinarra eta paperik gabea zen baina azkar ikasi ditu Europako pasibotasunaren, solidaritate ezaren, oinarriak. Baliteke, bere jaioterrira itzularaztearen beldur egotea eta zer? Neska gaixoa sufritzen ikusi eta ez dio lagundu behar horregatik? Gora egozentrismoa! Ni, ni eta zeozer pasatuz gero ni. Besteak allakuidau!!
Espero dut berriz honelakorik ez gertatzea (zoritxarrez ez da honela izango) eta medioak dituenak ahalik eta gehien saiatzea gaitz honetatik sendatzeko gure gizartea. Hauteskundeak datoz, orain da politikariak presionatzeko garaia ezta!
Erantzunak
Nork: Sugoi.2007/11/10 11:24:38.884 GMT+1
http://www.blogak.com/amets
Agian arrazoi duzu. Baliteke bere familia, berarengatik bizirautea. Funtsezkoa izatea bere ekarpena familiaren ekonomian baina hala ere, nik uste zeozer gehiago egin beharko zukeela.
Gure egoeran bizi den, hau da, (arazo legalik gebe paperekin eta beti ere babes ekonomikoa emango diguten pertsonekin) pertsona batek uste duzu zeozer egingo lukeela?
Poztuko nintzateke hori egia balitz!
Nork: palaxio.2007/11/12 08:52:45.925 GMT+1
Nork: Sugoi.2007/11/12 15:17:02.219 GMT+1
http://www.blogak.com/amets