
Bai, hala dirudi, bilbainadak galtzear omen daude. Ez dateke!!! Hori bai dela mendebaldeko kultura gainbehera doala erakusten duen adierazgarri nabarmena. Salba ditzagun bilbainadak!!! Los Chimberos, Los Cinco Bilbainos, eta abar eta abar... bilbainaden letra paregabeak, eta guztiz politikoki zuzenak.
Bere kultura osasuna minimoki estimatzen duen gizarte batek ez luke hori dena galtzeko arriskuan izan behar. Bertso afarien ordez, ea noiz animatzen den euskal kulturaren eragile bat bilbainada afariak antolatzera. Ea denok, kanta nirekin: “Entre las angulitas, había un pes gordooo. Arrimamos el farooool, y era un...”.
Erantzunak
Oilo ipudia eta guzti jarri zait, diossss!
Bromak aparte, ezin egokiagoak dira bilbainadak bazkal/afaloste etilikoetarako; gertatzen da inork ez dakizkiela "Xalbadorren heriotzean" edo "Muñagorriren bertsoak" abestien letrak osorik eta, klaro, azken batean bilbainaden letrak hain dira errazak...
Nork: Jozulin.2008/06/04 13:31:14.082 GMT+2
http://www.blogak.com/jozulin
Herejea zu!! Nola konpara daitezke "Xalbadorren Heriotzean" bertsoen letra friboloak eta bilbainaden filosofia poetiko sakona???
Nork: Lutz Long.2008/06/05 09:05:39.329 GMT+2