Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/04 14:04:58.853 GMT+2

Ordu Txikitan aluzinatzen

Joan den asteburuan, lehen aldiz ikusi nuen ETB1eko Ordu Txikitan saioa. Eta zeharo aluzinatuta geratu nintzen.

Horrelako programa baten erakargarritasun teorikoa izan daiteke umeen ustezko inozentzia eta freskotasuna, aurreiritzirik gabeko pentsamoldeak, umeen ikuspegi nolabait xelebre eta desberdin hori. Baina ikuspegi hori lortzeko, ingurune neutro batean jardun behar dute umeek: kamera aurrean jarri, eta bere kasa utzi. Garai batean gallifanteak oparitzen zituen TVEko programa hark egiten zuen bezala.

ETBko programan, ordea, guztiz kontrakoa ikusi nuen: gidoilariek aldez aurretik prestatutako galderak, neska-mutilen aktuazio antinaturalak, helduen umorea (erdarazko esaldi eta guzti, noski) imitatzen duten berbaldi inpostatuak...

Normalean, harro-harro jarrita txepelkeriak egiten aritzen den umeari moztu egiten zaio bere kalaka, behar bezala portatzeko esanda. Ez baitu graziarik egiten. ETBn, berriz, bultzatu egiten da jokabide hori... eta platoan dagoen jendea, lotsatu ordez, barrez algaraka.

Norbaitek esan diezadake umeak berez horrelakoak direla. Beno, Ordu Txikitan baino lehenago ematen duten Supernnanyn agertzen diren umeak ere horrelakoak dira, baina portaera hezitzea da helburua, ez portaera hori ikuskizun bihurtzea.

Nork: Lutz Long.2007/04/04 14:04:58.853 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

ordu-txikitan parte artu nai dut ser egin bear dut

Nork: nagore.2008/02/02 15:18:49.643 GMT+1

ordu-txikitan parte artu nai dut ser egin bear dut

Nork: nagore.2008/02/02 15:18:50.707 GMT+1

ordu-txikitan parte artu nai dut ser egin bear dut

Nork: nagore.2008/02/02 15:18:51.543 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.