Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/18 10:42:33.265 GMT+2

Reala, beste Puertollano baten zain

Tira, eman diote Realari, azkenean, matrailekoa. Bete-betean. Agintari inkonpetenteek, jokalari ezin grisagoek, zalego autokonplaziente batek, komunikabide konplizeek... denek eman diote matrailekoa.

Laster izango ahal da argazki honen modukorik!!!

Puertollanon 1967an Lehen Mailara igo zen taldea. Zutik: Zubiarrain, Gorriti, Martinez, Iguaran, Lema, Lasa. Makurtuta: Urreisti, Arzak, Arregi, Aranbarri eta Boronat.

Nork: Lutz Long.2007/06/18 10:42:33.265 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorte pixka batekin derby gipuzkoarra datorren denboraldian... :)
Agur bat Eibartik.

Nork: Josu.2007/06/18 15:18:49.904 GMT+2
http://www.blogak.com/josu

Sentitzen diat baina urte batzuk itxaron beharrean egongo gaitukelakoan nago modu horretako argazki bat ikusteko...

Nork: indezent.2007/06/18 18:47:27.962 GMT+2
http://www.blogak.com/theindezents

Politikoki ez zuzena izango naz, garbiketa etnikoaren aldekoa, terrorista eta abar, baina orain dala 40 urteko Erreala hura eta gaurkoaren artean lelengo diferentzia nabarmena zeuk emondako informazinoagaitik bakarrik antzematen da...

Jokalarien abizenak, bai. Askok eta askok esaten dabe jentea ez dala taldeagaz identifikatzen, lehen legez, eta inor ez da ausartzen esatera zergaitik dan.

Ilegalizatzen badabe zeure bloga, errua neurea izango da, Lutz. Parkau!

Nork: patxi lurra.2007/06/18 22:59:05.212 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Patxi, ni ez nago hain ados abizenen kontu horrekin: arazoa ez baita izan jokalari bat Gutierrez, Albizuriegieta edo Tromppov izatea; baizik eta, azken aldi honetan Gutierrez, Albizuriegieta eta Trompov gehiegi aritu dela taldean jokatzen, horretarako kalitaterik izan gabe. Kamiseta sentitzearen kontu txatxu horrek ez baitu ezertarako balio, kalitaterik gabe. (Jakina, kokalari exkaxak aritzeko, izan daitezela etxekoak).

Indezent, nik lagunekin apustua egina daukat gutxienez 4 urte beharko dituela Realak igotzeko. Azken batean, zenbat urte behar diren ez da hain garrantzitsua, klubaren kirol proiektua ondo tajutzeko balio izan badu. Mereziko luke.

Josu, ez litzaidake batere inportako.

Nork: Lutz Long.2007/06/20 08:01:22.245 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.