Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/10 07:56:03.625 GMT+2

Txakur jabe nazkantearen teorema

Zenbat eta arriskutsuagoa izan txakur baten arraza, zenbat eta askeago joan txakur arriskutsu hori inguruan sortzen duen beldur edo enbarazoari jaramonik egin gabe, zenbat eta gehiago sartu txakur arriskutsu hori leku debekatuetan (adibidez, haur txikiak dauden parkeak)... orduan eta txikiagoa izango da txakur horren jabearen koziente intelektuala, orduan eta handiagoa izango da tipo horren kinki eta/edo pastillero inpresentable itxura, eta orduan eta sineskaitzagoa izango da horrelako tipoek horrelako txakurrak edukitzeko eskubidea izatea.

Inolako hutsik ez duen teorema da. Errepara iezaiezue txakur horien jabeei, mesedez, eta frogatuko duzue. Ez dut ganorako tipo bakar bat ere ikusi, horrelako txakurra dutenen artean.

Nork: Lutz Long.2007/09/10 07:56:03.625 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Jabe nazkante, pastillazale eta impresenteibol horiek badeukie izena: Martzianoa.

"Zelako txakurra, holako martzianoa".

Nork: patxi lurra.2007/09/11 21:17:13.044 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.