Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/04/18 07:54:49.098 GMT+2

Zenbatgarren emakumea da albiste?

Miren Azkarate, lehen euskaltzain emakumea, logikoki, albiste izan zen. Ana Toledo, bigarren euskaltzain emakumea; albiste izan zen. Hirugarrenak ere albiste izan behar al du? Laugarrenak? Zenbatgarrenera arte?

Emakume bat Espainiako Gobernuan Defentsa ministro; albiste. Haurdun dagoelako; albisteago. Espainiako gobernuan ministro emakume gehiago gizonezkoak baino; albiste. Noiz arte albiste horrelako gauzak?

Gizonezko bat emakumeen aurkako bortxakeriaz arduratzen den saileko buru; albiste. Zergatik?

Ez al da garaia, benetako berdintasuna asumitu eta horrelako gauzak albiste ez izatea kontsideratzen hasteko? Gero COPEkoen bizkar barre egingo dugu.

Nork: Lutz Long.2008/04/18 07:54:49.098 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Gizonezko bat emakumeen aurkako bortxakeriaz arduratzen den saileko buru; albiste. Zergatik?

Oso gizonezko gitxi andreen aurkako bortxakeriaz arduratzen diralako/garalako, dinot neuk. 

Alde batetik,  gizartean gauzak aldatzen dira apurka-apurka (bardintasuneruntz), baina beste alde batetik dinamika asko ez dira bape aldatzen, eta 15 urteko asko ikusten dituzu geure gurasoak baino atzerakoiagoak edo, kasurik hoberenean, pasibitate erabatekoan sartuta.

Agian geure umeek ikusiko dabe gizarte bidezkoagoa eta orekatuagoa, gai honeri jagokonez, baina bitartean gauza hauek albiste izango dira.

Nork: patxi lurra.2008/04/20 22:38:22.072 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Patxi,

niri esaldi hau "oso gizonezko gitxi andreen aurkako bortxakeriaz arduratzen diralako/garalako, dinot neuk", gezurra izateaz gain, oso tristea iruditzen zait.

Eta salatu nahi izan dudanaren adierazgarri garbia.

Nork: .2008/04/21 08:28:10.558 GMT+2

Tristea dana guzurra ez dala esandakoa, neure ustez. Bestela ez neuke esango. Gizon gehienak benetan arduratuko baziran/baginan auzi tamalgarri honetan, gauzak ez lirateke dagozan moduan egongo.

(Aurreko erantzunarena Lutz zara?)

Nork: patxi lurra.2008/04/22 17:50:49.560 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra

Patxi, auzi tamalgarri horren erantzukizuna, jipotzen duten gizonezko delinkuente horien eta esplizituki nahiz tazituki babesten edo justifikatzen dituzten gizon eta emakumeena da, ez besterik. Ez bota niri, adibidez, ezeren errurik. Besterik ez genuen falta, sexu jakin batekoa naizelako, pekatu original baten jabe egitea. Hori utzi Adan eta Ebaren modukoa erlijiokerientzat.

(Bai, ni nintzen Patxi. Izena jartzea ahaztu.)

Nork: Lutz Long.2008/04/23 07:58:05.311 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.