Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/01 23:29:10.855 GMT+2

Azoka berria Sigmako komedorean

Azkenean inauguratu da hainbeste polemika ekarri duen Azoka berria.  Polemika hain gogorra izan da eta udalaren egozkorkeria hain handia Haundiren denboraldi bukaerako afaria eta Trinitateko danborradaren afaria aparkaleku berrira mugitu dituztela.  700.000 €-tako gastua justifikatzeko ote?.  Kontutan izanik handik 50 metrotara sekulako aparkaleku handia dagoela, ez dago hain argi.  Hala ere, gauza bat dago argi.  Elgoibarren dirua barra-barra dagoela, olibondo bonsai batzuk hasi bait dira jartzen hain famosuak egin diren elgoibarko "roskilla errotondetan".  Nolatan eduki daiteke hain gustu ona errotondak apaintzean eta nolatan hain txarra erroskiletarako?.  Bakarrik espero det ez izatea egia 6000 € kostoa izatea zuhaitz bakoitzak.  Norbaitek badaki?

Nork: admin.2006/07/01 23:29:10.855 GMT+2
Etiketak: bonsai elgoibar erroskilak azoka | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.