Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/07 22:41:12.657 GMT+2

Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez

Aurreko asteko albistea da Corel enpresak (Corel Draw, WordPerfect...) Winzip konprimitzaile ezaguna erosi duela.  Egia da winzip-ek duela windows sistema eragilearen konprimitzaileetan lehen postua, baina baita ere hainbat aukera daudela opensource eta dohainik konprimatzaileen merkatuan.  Horietako bat izan daiteke windows-entzako 7zip konprimitzailea, bestalde linux sistema eragilean ez da ia erabiltzen zip formatua, konpresio hobeagoak eskaintzen bait dituzte rar, tar edo bzip2 moduko sistemak.

Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste hanka-sartze bat izan daitekeela.  Beste aukera antzerakoak eta dohainik badaude zergaitik ordaindu?. Gaur egun euskal industrian txinatarren konpetentziari kontra egiteko saiatzen ari diren irtenbidea dute bakarrik:  balio gehigarria duten zerbitzu eta produktuak eskaini.  Lortuko ote?

Nork: admin.2006/05/07 22:41:12.657 GMT+2
Etiketak: dohainik zip | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kaixo.

Aipatu dezun 7zip programa software librea izateaz gain, euskeraz ere badago, eta hau guretzat oso garrantsitsua da.

Instalazioaren karpetan Lang/eu.txt fitxategian begiratzen badegu, IƱigo Salvador Azurmendik itzuli duela ikus genezake.

Winzip dohakoa izango balitz ere, ezaugarri hauek ikusita 7zip erabiltzea hobe.

Nork: tolon.2006/05/08 21:25:00.279 GMT+2
http://www.atxukale.com/blogak

Beste aukera bat ere badago debalde, baina soilik Windowserako: IZArc. Euskaraz ere eskura daiteke hemen:

http://www.3arrano.com/gailuak/prog_izarc.php

Nork: 3ARRANO.2006/05/09 23:27:39.246 GMT+2
http://www.3arrano.com

Ahaztu egin zait lehen esatea, IZArcek ez du soilik zip artxiboetarako balio, formatu ugari onartzen ditu, ezagun guztiak (rar, targz, ace, ...)

Nork: 3ARRANO.2006/05/09 23:30:10.544 GMT+2

Mila esker informazioagatik.   Ondo dago ezagutzea beste aukera desberdinak nahiz eta bakarrik windows-erako izan. Gauza da jakinaraztea munduan dohainik dauden aukera desberdinak eta horri gehitzen badiogu euskaratuta daudela oraindik eta hobeto.

Nork: admin.2006/05/10 22:38:00.488 GMT+2
http://www.blogak.com/maalan

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.