Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/04/18 23:06:47.634 GMT+2

RSS: Sekulako pausoa administrazioarentzat

Lehenengo EITB24 izan zen, orain Sopelako Udaletxeko Web orria...  nor izango ote da hurrengoa?.  Hauentzat RSS sartzea beraien web orrietan sekulako iraultza omen da diotenez "sistema berria" delakoa ezarri dutelako.

Egia esan administrazioa orotara eta euskal administrazioak konkretuki nahiko urruti begiratzen dio internet-eko berrikuntzei.  Ez dira konturatu informazio zikloa aldatu egin dela internet-en eta jendea ez dela hainbeste ibiltzen web-etan informazio bila.  Horren ordez RSS jario gordailuak erabiltzen ditu (gero eta gehiago) ahalik eta informazio gehien irakurri ahal izateko esfortzu txikiena eginez.

Ea noiz enteratzen diren hontaz Elgoibarko Udaletxean eta aldatzen duten daukagun zaharkitutako eta web estatiko itxurako web publikoa. Hobe da berandu sekula baino sartzea berrikuntza gurpilaren barruan.

Nork: admin.2006/04/18 23:06:47.634 GMT+2
Etiketak: elgoibar administrazioa rss | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Barkatu, baina euskaraz Sopela da, ez Sopelana.

Nork: ibai.2006/04/19 12:25:32.259 GMT+2

Arrazoia, bai!!! Mila esker!!! Konpondua eta barkatu akatsa.

Nork: admin.2006/04/19 23:58:55.153 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.