Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/21 13:42:05.357 GMT+1

Kartel hau matxista da?

Aspaldiko, lagunok! Hasi gara berriro ere blogarekin, eta oraingoan denon ahotan dabilen gai batekin gatoz: aurtengo liburu eta disko azokako kartelarekin.
Berdintasunerako defentsoriak salaketa bat jaso du: Kartelak emakumeak marjinatzen dituela.
Hauxe da kartela


Zer daukazue esateko?
Eman iritzia......

Nork: Marisorgin.2008/11/21 13:42:05.357 GMT+1
Etiketak: kartela durango liburu-azoka | Permalink | Erantzunak (7) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Kartela ez dugu uste matxista denik.Gizartea matxista dela uste dugu.

Azokako leloa "Gizon ikustezina" da.Lehenengo inpresioa gizon heldua itxura ematen da.hau baino larriagoa da leloaren erreferentea kanpoko liburuaren izena izatea,ez euskal liburu batena.

¿EZ DA EUSKAL LIBURU-DISKO AZOKA?

Nork: karen.2008/11/27 09:41:35.735 GMT+1

Kartela bakarrik ez da matxista, baina kartela eta leloa lotuta bai, "El hombre invisible" gizonari buruzko esanaia daukalako.

Orain dela 4 urte, "Bilgune Feministak" Gerediagakoei eskatu zien berdintasunari sensibilitatea edukitzea.

Argi dago, kartel honetan eta leloarekin emakumeok ikustezinak garela, nahiz eta emakumeok gizonak baino  gehiago irakurtzen dugun.

Batez ere, ez dago eskubiderik azokan idazle asko emakumeak direlako.

Nork: karakola eta balea.2008/11/27 09:47:28.069 GMT+1

Guretzako ez da matxista, ze txapela elementu euskalduna da. Txapela normalean gizonek eramaten dute baina emakumeak ahal dute eraman ere bai. Betaurrekoak, pentsatzen dugu emakumeenak direla eta entzungailuak edonork jarri ahal ditu.

Kartelak esan nahi du betaurrekoak irakurtzeko direla eta entzungailuak entzuteko, ze azokan diskoak ere badaude.

Txapela uste dugu ipini dutela euskal herri baten egiten delako.

Elementu horien atzean emakumezko edo gizonezko aurpegia jartzen baduzu ondo geratzen dela uste dugu.

Nork: EE2.2008/11/27 09:49:44.822 GMT+1

nahiz eta polemika handia sortu eta erakunde batzuk salatu duten. Uste dugu ez dela hainbesterako. Aritz Zabalak, egileak, esaten duen bezala gizartean ikuspegi matxista sustraituta dago. Eta gainera, ezin dena da gauzak bere lekutik atera honengatik. Gure iritziz, gai honetan, feministak biktimak moduan geratu gura dute.

Nork: edurtxi.2008/11/27 17:16:45.855 GMT+1

Egia esan, kartela ikusi nuenean ez zitzadan matxista iruditu baina behin galdera eginda ("kartel hau matxista da?") eta ondo begiratu eta hausnartu ondoren matxista zela pentsatu nuen, izan ere, nik neuk ez nuen bertan ikusten emakumeenganako erreferentziarik.

Egia da, kezkatu behar gaintuen bakarra euskal kutura eta hizkuntza bultzea dela ospakizun honetan, baina, ez al da egia euskal kutura eta hizkuntza emakume naiz gizonek bultzatzen dugula?  

Egin dezagun orduan, esfortzu bat eta batera ditzagun behingoz gure indarrak gure artean borrokan ibili ordez, denok gara eta gizarte honen parte.

Nork: Nagore .2008/11/29 12:52:23.737 GMT+1

Gure ustez ez da matxista. Karteleko gaiak euskaldunak dira: txapela Euskal Herriko elementu berezia da. Betaurrekoek irakurtzeko balio dute eta kaskoek musika entzuteko. Beraz, edozeinekin identifikatzeko elementuak dira ez gizonekin soilik.  Zenbait gauza muturrera eramaten dira eta gaietik aldentzea besterik ez  da lortzen.

 

Nork: Lehendakari.2008/12/01 10:16:37.167 GMT+1

KULTURA IRUDIKO ERAGINAK

 

Kultura irudien boterea eta eragina neurtzea ikaragarri zaila da,  baina irudiek badauzkate boterea eta eragina, are gehiago  nahiko iraunkorrak dira. Zergatik esaten dugu “pertsona beltzak bezainbeste lan egin” edo “moro bat bezain matxista izan” eta ez “pertsona beltza bezain alaia izan” edo “moro bat bezain abegitsu izan”? Zein motatako eragina dauka gure gizartean irudi haiek urteetan zehar errepikatzeak? Eragin hori neurtzea ez da batere erraza baina, zalantzarik gabe, badauka eragina.

 

Gauza bera gertatzen da emakumeekin. Azken hogei hamarkadetan oso gizarte patriarkaduna izan dugu, soilik aurreko mendetako 50 urtetan hasi dira gauzak aldatzen. Estatu Batuetako emakume sufragistei esker gizarteak emakumeek bozkatzeko eskubidea onartu zuen. Emakume haien artean, aldiz, batzuek galdu zituzten beren senarrak, lanak eta lagunak eta askok leporatu zieten  beren familiei lehentasuna ez ematea eta gizartean arazoak sortzea. Emakume haiei eta beste batzuei esker oso denbora gutxitan aurrerapen handia egin dugu: bat-batean emakumeok badaukagu arima, bozkatzeko eskubidea, banku-kontuak, lana, dibortzia  eta nahi dugunean umeak eduki ditzakegu.

 

Bai, egia da, baina hala eta guztiz ere, orain arte ez dugu ez arlo publikoetan ez arlo pribatuetan berdintasuna lortu. Diskriminazioa burutsua bezain errotuta dago eta, nahiz eta batzuetan ziuraski nahigabe, noiznahi azaleratu daiteke. Horren ondorioz, adi egon behar dugu balizko diskriminazioak salatzeko eta hausnarketak eragiteko. Sufragistak hasitako lana bukatu gabe dago eta ildo berean jarraitu behar dugu.

 

Durangoko azokari dagokionez, kartelak eragindako hausnarketa interesgarria iruditzen zait. Egia da, askotan kasu zuzenak defenditzeko arazoak askoz gehiago handitzen ditugu. Kasu honetan, esate baterako, alde batetik ez daukat batere zalantzarik, kartelako disenuaren atzean inolako asmo txarrik ez dagoenik; beste aldetik, berriz, nabaria da, azken urteotan kartel gehienak gizonezkoak izan direla. Salaketa ezartzea gehiegizkoa izango zen baina hausnarketa sortzea, ordea,  komenigarria iruditzen zait. Durangoko Azokak datorren hilabetean oihartzun handia izango du, bai Durangoko kaleetan bai  hedabideetan, kartela askotan ikusiko dugu. Horretaz gain, Gerediagak diru laguntza publiko handiak baditu azoka antolatzeko.  Hortaz, erantzunkizun handia ere badauka. Ziuraski hemendik aurrera kontu handiagoz ibiliko dira hala diseinugileak nola antolazaileak. Horrela izango balitz, hausnarketa arrakastatsua izango litzateke.

Nork: sorgina.2008/12/01 10:46:22.202 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru