
Atzo Segoviara juan edo ez juan pentsatzen ibili nintzan. Bilboko kontzertuak ez nindula guztiz asetu eta segovian eitxen daben hurrengo kontzertura joatia otu zitzaidan.
Gero, gabez, Bjork berakin egon nintzan. Gogoratzen naiz, besaurria ikutu netzala, sentitzen doten gertutasuna berari adierazteko. Berakin hitz egiten egon nintzan. Esan nion, ze ondo, kontzertuan egon nintzala, eta ze ondo pasau neban. Poztu egin zan eta eskertu eiñ zeztan.
Iratzargailuak hirugarren aldiz esnatzen ari ninduela konturatu naiz. Bizikleta hartu eta gogor eman diet pedaleri... "I go through all this, before you wake up, so I can feel happier, to be safe up here with you".
Ze momentu zoragarri Bjorkekin, kotxian, bizikletan, etxian, eta nun ez... Baina hurrengo gure etxera ekarrikodogu... Edo Taverna del surrera!! Motza izan zan, eta ez nuen lortu espero nuen intensidadia...
Hurrenguan gehixao konzentrauko naiz, eta gertuago ipiniko naiz... ia benetan besaurria ikutzen detzaten.
Erantzunak
Nork: ane.2007/07/18 00:53:21.508 GMT+2
Aurrerago joateari buruz. Ni "I miss you" kantuarekin atzera jun nitzanian hasi nitzan ni gehien gozatzen. Eta handik "I missed you" baina han tokia neukan dantzarako eta eskenatokia zoragarri ikusten zan eta ohiu eta txistu eta dantza egin naban, eta orduan askatu ahal izan naban aste osoan zehar akumulatutako tentsio guztia.
Eta orain? Orain zain egon beharko. Zain, berriz noiz hurbilera etorriko, eta bestela, urrutira jungo gera. Noiz? Nora? Guazen. Violenty happy, because i love you, violenty happy... pi pi pi... (eta mobilak kale egin zigun).
Nork: etiam.2007/07/18 16:53:16.131 GMT+2