Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/11 14:32:32.981 GMT+1

Limoi moussa (Ane Gonzalezek erakutsita!)

Osagaiak (8 pertsonentzako)

  • 4 iogur natural
  • nata likidoa: tetra brik txiki bat
  • Ideal esnea (ebaporatua): lata 1 
  • Esne kondensatua : lata erdia
  • 4 limoi
  • Tolosako tejak eta zigarriloak

Lehenengo 4 osagai denak turmixarekin nahastu bol batean. Gero, limoi zukua egin, eta poliki poliki irauli zukua bolean (loditzen joango da), turmixarekin nahastu bitartean.

Sartu hozgailuan afalordurako.

Tazetan banatu, eta dekoratu zigarrilo eta teja banarekin (badaude beste aukera batzuk baina nik ez dut hoberik aurkitu).

Gozatu, eta bihar bada sartu hatzamarra gelditzen dan apurra aprobetxatzeko! (y no miro a nadie....)

8 minututan eiñda dao!

 

Nork: matx.2007/12/11 14:32:32.981 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Barkatuko didazu nire ezjakintasuna, baina zer da Ideal esnea?

Nork: aiene.2008/01/24 14:43:52.596 GMT+1
www.blogak.com/aiene

Aupa Aiene

Ideal esnea, esne ebaporatua da. Nik ere ez nuen ezagutzen errezeta hau ikasi baino lehen. Supermerkatuan esne kondensatuarekin egoten da eta Ideal markakoa da. Hantxe topatuko duzu.

Nork: matx.2008/01/24 15:20:10.579 GMT+1
www.blogak.com/matx

Eskerrik asko Matx azalpenarengatik! Errezeta erreza dirudi eta agian animatuko naiz egitera!

Nork: aiene.2008/01/25 08:28:17.817 GMT+1
www.blogak.com/aiene

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.