Gorenaren neurria
Garenaren neurria erakutsi nahi genuke, garenaren neurria bizi. Garenaren neurrira josi nahi genuke geure trajea. Gure neurri horrek, dinamikoa baita eta aldakorra, izan ginena eta garena kontenplatzeaz gain, izan gaitezkeenaren alderik onenak gutiziatzen ditu eta izan behar ez genukeena seinalatzen. Garenaren neurriari eutsi nahi diogu, garenaren neurria garatu. Baina garenaren neurria ez dugu nik edo zuk ematen: gu batek osatzen du garena. Bestalde, gu horren benetako indizeetako bat, gu horren argazki nagusia, gizarte demokratiko eta egituratuetan, hauteskundeek eman izan ohi dute.
Gorenak Askatasuna eta D3M baliogabetu ditu, eta garenaren neurriak ez du bere benetako argazkia erakutsiko. Gorenaren neurria —arrazoibide juridikoari bizkarra emanda— nagusitu zaio garenaren neurri demokratikoari. Hurrengo legegintzaldian Gorenaren neurriak markatuko du garenarena.
Hitz joko soila balitz…
berria.info 2009-II-10
Erantzunak
Taldean norberaren ezaugarriak galtzen dira, eta batzutan taldez kanpoko daudenak erabakitzen dute nortzuk beteko dira taldea.
Nork: Marisol.2009/02/13 11:07:21.932 GMT+1
Nork: Carmen Zuleta Alejandro.2009/02/14 18:41:17.170 GMT+1
Nork: .2009/02/16 23:40:03.072 GMT+1
Hitz jokoa alde batera utzita: Lertxundik D3M hauteskundeetatik kanpo geratzearen kontra dagoela dio. Beraren ustez, martxoko hauteskundeek ez dute gizarte osoko nahia isladatuko honen atal bat parte hartuko ez duelako.
Beraren hitzez baliatuz: Gorenaren guraria (gobernuaren buruaz ari dela suposatzen dut) garenaren (gizartea) gainetik geratu dela adierazten du.
Nork: Patricia.2009/02/18 11:08:35.337 GMT+1
Nork: Laura.2009/02/18 17:49:44.095 GMT+1
Nork: Pilar.2009/02/18 18:22:45.885 GMT+1
Nork: B.Etxazarreta.2009/02/18 18:28:56.992 GMT+1
Gorenak Askatasuna eta D3M baliogabetu ditu eta ekintza honek, Anjel Lertxundiren ustez, urrengo hauteskundeetako emaitzak aldatuko ditu. Demokraziaren arabera, guztiok daukagu botoa emateko eskubidea gizartea geure gustura moldatzeko, baina martxoaren 1. batzuk ezin izango dute haien botoa emateko eskubidea erabili.
Nork: Maite.2009/02/23 19:06:34.543 GMT+1