Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/07 11:03:09.093 GMT+1

Eguraldi txarrari ez dago behetik ezer egiterik

Esaera zaharrak dioen bezala, eguraldi hotza edukiagatik aurrera egin behar dugu; beraz,  hemen duzu lanari ekiteko tokitxoa.

Ezagutzen al duzu web orrialde hau? Behar duzun zerbait aurkitu, ezertarako erabiltzen ez duzun hori saldu nahiz zerbait konpartitzeko tokia duzu hau. Sar zaitez,  aukeratu egoki deritzozun iragarkia eta esaguzu zergatik aukeratu edo idatzi duzun iragarki hori.

http://www.iragarkilaburrak.com/

Nork: bertxo.2009/01/07 11:03:09.093 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (11) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Haurren geletako hometan era guztietako irudiak margotzen dira" iragarkia aukeratu dut, berezia eta polita iruditzen zaidalako.
Baina geletako hormez aparte edozein hormetan egin dezake, adibidez dendetan, garajetan. Azken bolada honetan modan dago paretan marrazki handiak egitea eta batzuk oso interasgarriak dira.

Nork: Marisol.2009/01/08 10:45:26.046 GMT+1

Kaixo!

Ni "Katuak oparitzen ditut" iragarkia aukeratu dut. Orain dela aste bat, nire ahizpa bere nutilarekin bizitzera joan da eta zerbait oparitzea asmoa neukan, zehazki, katu bat. Web orrialde honi esker, laster begi urdineko katu txuria eukiko dute etxean!

Nork: Sallur.2009/01/10 19:35:02.458 GMT+1

Kaixo lagunok blog honi esker iragarkilaburrak.com helbidea ezagutzeko aukera izan dut eta bertan interesgarriak suertatzen diren hainbat eskeintza aurkitu ditut; haien artean; haurrentzako T-8 tallako alaveseko ekipazio oso bat saldu egiten dute 30 eurotan. Prezio oso ona dela iruditzen zait nire ilobarentzako, aurten 9 urte beteko ditu, baina norbait ezagutzen al du ze adinetako neska-mutilentzat balio du T-8k?.

Nork: lur.2009/01/12 17:29:39.161 GMT+1

Nik "haurrentzako Alaves-eko bi ekipamendu saltzen dira" iragarkia aukeratu dut, batez ere grazia egin didalako. Seguraski bi ekipamendu horiek erosi zituen aitak, bere semeei hauek eskaini zienean, umeek ezetz esango zioten. Ez da hain arraroa umeeek akipamendua atzera botatzea, Alaves-ek bigarren mailan igarotzen hari duen egoera txarra kontuan hartzen bada. 19. postuan dago eta! Espero dut ume horiek atletikoak ez egitea!. Izan ere, ondo ez badabil ere gure taldearekin egon behar gara. Beraz, badakizue, Beti Alaves! 

Nork: Eriz.2009/01/12 18:04:06.197 GMT+1

Kaixo, Hizkuntza Eskolako ikasle bat naiz eta C1 gainditzeko klase partikularak beharko nituzke. Gasteizkoa naiz eta gustatuko litzaidake jakitea zenbatetan dagoen ordua eta nolako metodologia erabiltzen den.

Nork: .2009/01/12 18:46:35.482 GMT+1

Nik "idazmakina elektrikoa salgai" iragarkia aukeratu dut. Bitxia iruditu zaidalako. Gaur egun, ordenagailuen garain, arraroa iruditzen zait norbaitek idazmakina elektrikoa erabiltzea. Oso erraza da ordenagailu merke bat erostea.Beraz, nahiz eta idazmakina elektrikoa merkea izan eta egoera onean egon, nire ustez ez da hain erraza izango idazmakina elektrikoa saltzea.

Nork: P.A..2009/01/12 19:57:24.464 GMT+1

Gaueko hamabiak dira eta oso nekatuta nago. Hala ere, bidaiatzeko gura daukat, hori ez dut inoiz galdu. Horrexegatik, www.iragarkilaburra.com web orrialdean sartu bezain lazter, “bidaiak” sekzioa erakargarriena iruditu zait. Iragarki asko daude eta guztiak interesgarriak dira: jendeak, normalean, egunero bidaiatzeko adiskideak bilatzen ditu (adibidez, lanera edo unibertsitatera elkarrekin kotxez joateko).

 

Nik, ordea, Irlandari buruz hitz egiten duen iragarki bat aukeratu dut. Iragarkian prestatutako bidaia bat eskaintzen du bidaia agentzia batek eta prezioa harrigarria iruditu zait. 7 egun Irlandan bakarrik 390 euroren truke (minibusa, aterpea, gozaria eta gida euskalduna barne!!). Ni, oporrak edukiko banitu, ziur aski joango nintzateke!

 

Batek nahi du nirekin joan? Lau lagun bagara prezio berezia izango dugu, mugi zaitezte oportunitate hau aprobetxatzeko!

Nork: Maite.2009/01/13 23:52:53.722 GMT+1

Nik “giltzaria galduta Altsasun” iragarkia aukeratu dut, bitxia iruditu zaidalako. Alde batetik jendeengan konfiantza pertsonak ez du galdu. Gaur egun jendeengan fidantzia mantentzea zaila da. Hala ere, iragarki horren bidez bere giltzak errekuperatzen saiatzen da. Beste aldetik giltzarien deskribapena samar samurra da, beraz jendeari errieta egin ahal dio, eta agian bere giltzariak errekuperatu ahal ditu.

Nork: .2009/01/14 20:46:13.377 GMT+1

Nik aukeratutako iragarkiak harremanak eskaintzen edo eskatzen dituen jendeari buruzkoak dira, arreta pizten didatelako. Hauek, “DENETARIK” sartuz gero, ikus ditzakegu. Bost aurkitu ditut, eta bakoitzean zerbait ezberdina eskaintzen du, edo eskatzen du. Esaterako, batean emakume bat, berak lesbiana dela esaten duena, adiskide bila dabil. Beste batean 46 urteko mutil bat bere adineko neska baten bila dabil, harreman serio eta dibertigarria hasteko. Beste bien, “Lagun bila” izendatuak, gizon batek konpromisorik gabeko harreman gay nahi du, eta  bestean, hiru emakume jendea ezagutu mendira joatea etabar nahi dute. Eta azkenean, 38 urteko mutil batek harremanak izan nahi lituzke bera baino mutil gazteago batekin.

 

Denetarik dago, ikus dezakegunez. Ondo deritzot iragarki hauei, beste bide bat baita harremanak sortzeko, Internetek ekarritakoa. Lehen, iragarki mota hauek egunkarietan agertzen dira besterik ez. Baina nire ustez, gizartean zerbait gertatzen den seinale da. Kontu hau ez da aste honetako berria, baizik eta orain dela urte askotik gertatzen den fenomeno bat. Gertaera honek gizarte honetan daukagun denboraren eza islatzen du. Ez daukagu astirik auzokideekin solasteko, lanera joaten gara korrikan, gero ikasteko, erosketak egiteko, etabar, eta aste osoan horrela dihardugu. Gero astebukaeran ez dakigu zer egin, ezta norekin ere, ezin ditugulako harremanak ondo zaindu, ez daukagu tenorerik eta. Horretarako ondo daude bide berri hauek, baina nik nahiago ditut kuadrilleko, eskolako, laneko eta auzoko lagunak, ezin dugulako jakin zer motatako pertsona dagoen ordenagailuaren beste aldean...

Nork: Laura.2009/01/15 10:46:38.931 GMT+1

Iragarkilaburrak.com web-an sartu naiz lehenengo aldiz, pozgarria iruditu zait aurkitzea iragarki batzuk aurkitutako gauzari buruz, adibidez betaurrekoak edo argazki-kamaren zorro bat. Hori esan dut niri gauza asko ahazten zaizkit askotan eta ez dit ezta bat ere itzultzen.

Nork: arantza C.2009/01/19 18:38:00.424 GMT+1

    "Garaje salgai Gasteizen" iragarkia aukeratu dut, aspalditik garaje baten bila bainabil, eta salgai dagoenak, hain zuzen,  nahi ditudan baldintzak biltzen ditu. Egia esateko, garajeko plaza bat daukat,baina iluna eta estua; horrez gain, beldurtia naizenez gero ez zait gustatzen ia egunero etxeko garajea jaistea, handia eta iluna baita; gainera ,gehienetan, ni izan ezik ez dago inor. Hori dela eta hamaika aldiz nahiago dut kalean bertan nire kotxeko plaza eduki, etxetik urrun badadin ere. Bestela,  iragarkiek orain arte  ikusita ez naute konbentzitu,garajeko argazkia falta zaielako.Berriz,aukeratuta bai:Argazkiak argi azaltzen ditu garajeko ezaugarriak.

Nork: Carmen Zuleta Alejandro.2009/01/23 19:21:02.608 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru