Hemen duzue asmakizun bat. Erantzunetan pertsonai ezagunen gaineko asmakizun gehiago idatz ditzakezue. Ea zer moduzko asmakizun egile eta igarle zareten!!
"ZERA"REN PITZADURA
HARKAITZ CANO
«Ez diot beldurrik heriotzari, baina nirea gertatzen denean beste nonbait egon nahi nuke». ZERA da imajina litekeen aforismo egilerik onena. Kursaalean jo zuelarik, hankak gurutzatuta, belauna belaunaren gainean, tartean betaurreko pare bat eta rabi sudur bat harrapatuz bata bestearen gainera amildu diren bi parentesi meharren antza zuen ZERAk. Bi parentesi, eta haien artean zerbait hauskorra. Izterra izterraren kontra estutuz arrakala bihurtu nahi zuela zirudien, gero pitzadura horretatik desagertzeko. Baina guk ez genuen klarinetea jotzen zuen hipokondriako sastarra ikusten, neurosia arte bihurtu duen artista baizik. Kortesiazko hitz laburretan ohikoa baino gehixeago luzatu zen, umore onez zegoen. Ez zen askorik mugitu, baina kontrabaxu jotzaileak gaztelaniaz abestutako kantuari berari baino txalo gehiago jo ziotenean lepoa jiratu eta irribarre egin zion.
Bizitzari buruzko lezio bat. Zertarako gauden hemen: parentesi artean irribarre egin eta isilik desagertzeko gero, norbera bere pitzaduratik.
Iritzia © Berria.info 2003-09-07
Erantzunak
Nork: Josu Peral Morán.2006/12/18 11:29:17.779 GMT+1
Nork: merche.2007/01/03 13:22:16.106 GMT+1
Nork: Jon Karla .2007/01/18 10:29:04.780 GMT+1