Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/12/12 19:05:10.891 GMT+1

Gasteiz Neoklasikoa

 Atzo arratsaldean Gasteiz Neoklasikoa ezagutzeko aukera izan genuen. Hemen dituzue bisitan eginiko argazkiak. Argazkiez gain, zuek idatzitako txostenak hemen jarri ahal izango dituzue, beste geletako ikasleek zuek ikusitakoaren berri izan dezaten.

 http://www.flickr.com/photos/bernar/sets/72157603442615301/show/

Nork: bertxo.2007/12/12 19:05:10.891 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

IBILBIDEA GASTEIZ NEOKLASIKOTIK ZEHAR

 

Gasteiz, 2007ko abenduak 11.

 

Txosten honetan laburbiltzen dira Gasteiz neoklasikoari buruz egindako ibilbidean ikusitako zenbait eraikinen aipamena. Hasteko ur biltegia kanpoaldetik ikusi genuen, 1884an eraikita, gaur egun Montehermoso jauregiari lotuta dago lurpeko pasabide bati esker eta bertan zenbait kultur ekitaldi eskaintzen dira.

 

Ondoren San Bizente aldapatik igaro, Aihotz plazara heldu ginen. Arkitektonikoki Aihotz plaza eta Arkupeak monumentu interesgarriak dira, Olagibel arkitektoak ideiaturiko irtenbidea berezia baita. Konponbide honi esker Gasteiz hiria zabaldu ahal izan zen Erdi Aroko harresietatik kanpo.

 

Jarraian Espainiako Banketxea topatu genuen. Nahiz eta estilo neoklasikoa izan ez zen garai hartan eraiki, XX. mendean baizik. Lehenago orube horretan Printzipal antzokia kokatua zegoen sute batek suntsitu zuen arte. Gaur egun Espainako Banketxea itxita dago.

 

Honen ondoan, Plaza Berria. Ekitaldi asko egiten den enparantza da eta normalean jendez gainezka dago. Banekien plaza karratua zela (neurri zehatzean), baina ez nekiena zen kanpoaldetik ez dauzkala ertzak. Hobeto esanda, orain arte ez naiz ohartu plaza honek ez zituela ertzak mantendu kanpoko partean. Olagibelek nahiago izan zuen izkinak “apurtzea”, izkina bakoitzean angelu-zuzena marraztuz eta honen ondorioz, ertz bakoitzean plazatxo edo txoko berri bat sortzea. Txoko horiek merkataritzarako sortu zituen arkitekto ospetsuak.

 

Ondoren, plaza Berria edo Espainia plaza zeharkatuz Andra Maria Zuriaren enparantzara heldu ginen. Hiriko txokorik esanguratsuenetarikoa da.

 

Aldundiaren (Diputazio) kalea jarraituz, Brigitar Mojen komenturaino hurbildu ginen eta bukatzeko Arabako Foru Aldundiaren egoitza bisitatu genuen.

 

Bitxia iruditu zitzaidan Foru Aldundiaren barrualdean sartu ahal izatea. Lehendabizikoz sartu nintzen eta aukera hau izatea gustatu zait; ze azken finean guztiona da, eta guztiona izanda ere, gehiengoak ezagutzen ez dugun eraikin bat da.

 

Gidak azaldu zigunez, jauregi honetan egiten diren batzarrak (osoko bilkurak) “ezohikoak” dira, Arabako legeak agintzen duenez, osoko bilkurak ez dira toki finko baten kokatu behar (horrek botere gehiegi emango liokeelako Gasteizi beste herrialdeekiko). Beraz, urtean behin egiten da ohiko osoko bilkura  dena, Sta.Catalina-ren batzarra; eta urtero lurralde historiko honen herri edo toki desberdin baten egiten da. Horregatik Gasteizen egiten diren gainontzeko batzarrei “ezohiko osoko bilkurak” izendatzen zaizkie. Hau guztia ez nekien gaurko ibilbidea egin aurretik.

 

Guztira, ibilbidea interesgarria eta atsegina izan zela esango nuke, arratsalde eguzkitsu eta hotza izan genuen eta aukera paregabea izan zen taldekideak pixka bat gehiago ezagutzeko.

 

Nork: Itziar Fdez.2008/01/09 18:22:31.566 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru