Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/02/15 13:12:44.910 GMT+1

SEGAPOTOAK

NOLA BIZI "SEGAPOTO"RIK GABE?

Badirudi,  poltsikoan hamaika lagunek  daramagun sakelako telefonoa  kaltegarria  dela. Izan ere, Amerikatako zein Europako unibertsitate batzuetan egindako  azterketen   arabera, bi motatako kalteak sor ditzake: alde batetik, uhin  elektromagnetikoek eragiten dituzten tumoreak, garuna erradiazioen eraginpean  jartzen delako; eta bestetik, mezuak behin eta berriro bidaltzen baditugu,  erpuruak mina hartuko du, atzamarreko artikulazioak hain zuzen ere.

Oro har,  arazoa ez dago  telefonoan bertan, baizik eta bera baliatzeko moduan, hau da, mugikorren bidez luzeegi hitz egiten dugu.

Gainera, sakelako  telefonoaren konpainiek gero eta  erraztasun handiagoak  ematen dizkigute erabilera sustatzeko.  

 Beraz,  hori jakinda, zer pentsatzen duzue? Behar baino  gehiago erabiltzen dugu tramankulu hori? Bere erabilera  murriztu daiteke? Beldur gara teknologia berriaren etsaiek ohartzen digutenaz?

 

Nork: bertxo.2008/02/15 13:12:44.910 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Dirudienez, ni izango naiz lehena erantzuten.

Artikuluan esaten duena kontuan hartzekoa da, baina zenbatek usten diote erretzeari , jakin arren hil zaitezkeela?

Orain urte batzuk ederto bizi ziren horrelako tramankulurik gabe, baina gauza guztiei bezala alde ona topatzen saiatu behar dugu. Ni esatebaterako, mendira joaten naizenean, sakelako telefonoa gainean daramat, edozer gauza gertatuta ere...

Bukatzeko, esango dizuet niri asko kostako litzaidakeela "segapoto"rik gabe bizitzea.

Nork: .2008/02/21 11:57:52.684 GMT+1

Tabakoarena, eta badakit zertaz ari naizen, ez zait oso konparaketa egokia iruditzen baina tira, esan bezala, segapotoren alde ona topatu behar dugu, informazioa bildu eta noski, neurriz erabili, badaezpada .

Nork: ane.2008/02/22 09:02:58.784 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru