Martxoaren 14an arratsaldeko 17:00etan B-5 gelan Jürgen Wolff hizkuntzen ikaskuntzaz arituko zaigu. Oso interesgarria eta baliagarria izango dela uste dugu, beraz animatu eta aurrerantzean erabili berak irakatsitakoa!!

Oroimenaren iraunkortasuna
1931
Arte Modernoko museoa - New York
Zer konta diezagukezu entzundakoaz? Baliagarria izango al zaizu?
Eta erantsitako irudiaz, zer esango zenuke?
Aurkitzen al diozu loturarik hitzaldian esandakoarekin?
Erantzunak
Dalí surrealismo barne dago. Hori dela eta esan dezakegu erantsitako irudiak atzoko hitzaldiarekin zer ikusi handia daukala, hitzaldi surrealista baitzen: alemaniar batek euskaraz hitz egiten, adibideak, oparia, ariketa fisikoak, armonika eta abar. Hizlariak oroimena lantzeko teknikak erakutsi zizkigun, azken finean gure oroimena Daliren erlojuak bezain malgua da.
Aldi berean, erabat desberdinak dira: Dalik transmititzen diguna lasaitasuna eta bakea da eta Jürgen Wolff-ek, berriz, urduritasuna eta zurruntasuna.
Amaitzeko esan behar dugu bitxi samarra izan zela, baina gure arreta harrapatzea lortu zuela.
Nork: Fernando, bi Arantza, Txaro eta Merche.2007/03/15 19:11:00.526 GMT+1
arreta handiz irakurri ditut zuen iritziak, noski. Hurrengo tailerak hobetzeko asmoz, jakin nahiko nuke pixka bat zehatzago zerk transmititu zizkizuen 'urduritasuna eta zurruntasuna'. Mugimenduak, ahotsak, keinuak, edo beste zerbaitek ?
Eskerrik asko, Jürgen Wolff
Nork: Jürgen Wolff.2007/03/17 14:59:07.873 GMT+1
www.tandemcity.info
Jürgen,
Esan nahi genuena zen hitzaldian eman genuen denbora ez zen batere erlaxatuta, baizik eta trepidantea. Ez dakigu zergatik baina oso nekatuta irten ginen aretotik.
Nork: Arantza eta Merche.2007/03/25 21:36:32.787 GMT+2
Nork: Jürgen Wolff.2007/03/27 14:46:56.029 GMT+2
www.tandemcity.info
Ez dakit zer adierazi nahi zuen Dalík "Oroimenaren iraunkortasuna" margotu zuenean baina aitzitik badakit zer iritzi diodan koadroari eta hauxe da: oroimenak denboran zehar gertatutakoak itxuragabezten dituela iruditzen zait. Izan ere denbora pasatu ahala, iraganean gertatutakoaz, bestelako ikuspuntua izan dezakegu edo beste era batean esanda gogoeta"birmolda" dezakegu gaurkotuz.
Zorionak eta Urte berri on.
Nork: Broka eta Berniken ustezko oinordeak.2007/04/24 21:28:28.832 GMT+2
kaixo!
non aurki dezaket obra hau erosteko?
muxu handi bat galdera polit hau erantzuten duenari.
eskerrik asko eta hurrengorarte!
Nork: dalina.2010/06/02 09:05:15.179 GMT+2
nsjfag