Gazi-gozoetan barna

Dublin again

2
neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2007-02-21 21:42

Dagoeneko 5 urte pasa dira Dublinen izan nintzenetik.  Lekuak gure baitan daude (hau ez dakit nirea den edo nire memorian gordetakoa plagiatu dudan...bigarrena seguruenik). Esan nahi dut nekez aldatuko digula aldartea leku batek; nekez tristatuko nau gaur, adibidez, Dublin goibelak. Anyway, gustatu zaidala aurretik bisitatutako lekuak ezagutzea, eta eroso ibili naizela kaleetan barrena. Baina orduko bizipenak ez zaizkit aurka altxatu, eta poztu nau konturatzeak ez dudala iragana faltan sumatzen. Aurtengoa bisitatutako lekuetara itzultzeko urtea izango dut, hurrengo martxoan Edinbu...


Ez dakit Hansel eta Gretelek zer sentituko zuten etxe hura ikustean. Horretaz oroitzen naiz Gaudiren Batlló etxea ikustean, jateko gogoa ematen dit! Bartzelonako txokolatezko etxea.


Beti izan dut halako zera bat zubiekin, azal ezin dezakedana. Agian neure barruko frustazioren baten seinalea izango da, beste zerbaiten isla. Batzuetan zera hori urarekin lotua dagoela pentsatu izan dut, eta orain ez dakit zein izan zen lehenago, urarekikoa ala zubiekikoa. Kontua da zubi bat neukala aspaldian gogoan, eta azkeneko udan zeharkatu dut, Brooklyn bridge. Handik egin genuen manhattanerako sarrera, eta berriz ere, ez dakit zer ote zen gehiago erakarri ninduena, zubia zeharkatzea edo horrek zekarren guztia.


Dirudienez, elurrak dena estaltzen duenean bideak desagertzen direnean esango nizun zergatik izkutatzen zaren zergatik hain pozik urtarrileko elurraz...   Kantu ezin aproposagoa gaurkoan, ala? uste dut zer edo zer aldatu dudala, "direnean" horren ordez "dizunean" ulertu izan dut beti, eta beti iruditu zait zerbait gaizki zebilela hor. Batzuetan kantu baten letran zerbait entzuten duzula iruditzen zaizu, buruan iltzatzen zaizu eta ez dago beste ezer ulertzeko modurik. Hori gertatu bazait esaidazue, nahiz eta zail izango zaidan hainbeste urte eta gero buruan neukana aldatzea...   &n...


Une txar edo beheraldietan irakurri edo entzuten ditut ondoko hitzok, eta zertxobait animatzeko baliagarri izaten zaizkit; batzuetan, dena esan behar da, baina deus ez baino gehiago da, ezta? "Inoiz  minik behar du, inoiz zalantzarik, inoiz bizirik sentitu, hil ez denak" Letra Jon Benitorena da eta Garik kantatzen du. Zoragarria!


Ez dakit zubiak edertzen duen bahia, edo bahiak zubia. Elkar seguruenik. Kontua da ikusi bezain pronto zoratu ninduela. Badira dagoeneko 6 urte igaro nuenetik; politagoak izango dira, agian, baina hauxe da nire maiteena. Diotenez nekez ahazten dira lehen amodioak ...


Larunbaterako manifestazio eta elkarretatzeetara deitu dituzte etorkinak, haiei bereziki egindako deialdia. Etorkinen zenbait erakundek ere deialdia egin du. Oker nabil? Hauxe da nire galdera: zergatik orain, eta ez lehen? Barajasen hildakoak kasualidade hutsez ziren etorkinak. Eta kasualidadeak Madrilgoak, Sevillakoak edo Iruñekoak izatea erabaki balu? Ez al lukete zer esanik orduan etorkinek? Ulertzen ez dudan zerbait da. Nik bi hildako daudela dakit, eta nire protesta agertu nahi badut egingo dut, donostiarra edo ekuatoriarra izan. Hemen bizi den ekuatoriarra banaiz aintzat har naza...


Oroitzapen lausoa da. Badakit zu joan zinena, eta ondoren zelda honetan giltzapetu nindutena. Hasiera batean bakarrik nengoela uste izanagatik, aurki asaldatu ninduten intziri eta aiene urrunek. Ez nintzen, bada, eri terminal bakarra; zelda haietatik esku andana ateratzen zen, laguntza eske baino larriminaren erakusgarri. Gomutak lagun sobera dauka gatibu.   Hori ere nirea, aspaldikoa. "Hamaika istorio asma ditzake tristurak" idatzi zuen orain oroitzen ez dudan baten batek. Ea hurrengorako baikorragoren bat aurkitzen dudan...


Aspaldi ez dut poemarik idatzi. Orain arraroa ere egiten zait noizbait idatzi izana. Kontu bitxia gertatu zait gaur karpeta batzuetan poema batzuk aurkitu ditudanean. Batzuk gogoan nituen, hitzez hitz ia; beste batzuk zer dela eta idatzi nituen oroitu ezinean ibili naiz, eta bazegoen bat sekula irakurria ez nuela iruditu zaidana. Nirea ote zen ere galde egin diot buruari. Beste orrialde batean gustuko poemen zatiak kopiatuta nituen. Sarrionaindiaren Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak liburua etorri zait orduan gogora, eta ataltxo hau hastea otu zait  (Atalari lehenengo zenbak...


                     Postaleko argazkia dirudi, gezurrezkoa, moldatua, liburuetan agertzen den horietakoa. Kontua da Rokosetako paisaia asko gezurrezkoak diruditela; zoragarriak!                                                   Maligne lake (Jasper national pa...