Gazi-gozoetan barna

Pare bat gauzek eman didate atentzioa Vancouverren. Batetik, oriental kopuru handiak eta, bestetik, jende batzuen miseriak. Entzuna genuen hiri honetan droga arazo handia dagoela, eta, halaber, Canadako alde honetako homeless guztiak hemen biltzen direla (eguraldia aldetik ez baita hain gogorra). Bestetik, baina, Vancouver ez omen da bere neurriko beste hiri batzuk bezain arriskutsua. Gida behar bezala irakurri ez, eta ez-gomendagarritzat jotzen zuen kale bakarraren ondoko kale batean hartu genuen hostala (zerbaitengatik zen merkea...). Motxilak utzi eta ingurua arakatzera atera ginenean, s...


Glaziarrak, lakuak, baso bukaezinak, ibai gardenak...nonahi; horixe dira Rokosak. Liburuetan ikusitako argazkiek ez dute engainatzen, ez dago photoshopen miraririk, halakoxeak dira. Nahiko inozo izan nintzen hemen bidaiaren kronika egingo nuela esan nuenean, kosta egin zitzaidan ordenadore bat topatzea!  Baina beno, dagoeneko Vancouverren gaude (bihar edo horri buruzko zerbait), backpacker batean, eta orain errazago izango zait. 14 egunetan kilometro pila egin ditugu. Iparraldera ferrian joan ginen, Bella Coola izeneko herri batera. Mundutik aldendu nahi duenak badaki nora joan daitek...


Maleta prestatzen gabiltza, beti behar-beharrezkoa den zerbait ahaztuko zaidalako sentsazioa izaten dut... Hementxe gure bidai kaiera idazteko asmoa dut, ahal izango dudan jakin ez arren. Saiatuko naiz, bederen. New Yorken emango ditugu lehenengo 3 egunak. Ondoren, Canadarako hegazkina hartuko dugu. British Columbiara joango gara (mendebaldera: Vancouver, Rocosas...). Bertan furgoneta bat hartu eta 15 egun emango ditugu hemendik hara. Sabelaldean tximeletak ero dabilzkit!


Izua

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-07-31 13:48

Beldurraren kontrako antidotorik baten batek? Sentimendurik suntsitzaileena da izua. Zoriontsu naizelarik, zoriontasun horretaz disfrutatzea galarazten dit zenbaitetan guztia gal dezakeedalako beldurrak. Kontrolagaitza, eta suntsitzailea, oso.


Paradoxak

neretto 1456151779299 Gazi-gozoetan barna | 2006-06-18 22:24

Batzuetan hainbat kontu munduratzeko beharra nuelako sortu nuen blog hau. Sortutakoan, ordea, kontu horiek ahitu zitzaizkidala ematen zuen. Noiz itzuliko kontu gehiago botatzeko gogoa eta paper piloa zain dudan honetan. Matematikoa da ia. Denbora izanez gero sekula ikusiko ez zenukeen filma gustura asko ikusiko zenuke. Aspaldian bazterrean utzitako nobelarekin jarraitzeko irrika; argazkiak albumetan antolatzeko bat-bateko beharra. Ikasle nintzenean azterketa garaia nuen armairuak eta kaxoiak txukuntzeko unerik aproposena. Edozein gauza sahiestezina zen unea zertxobait atzeratzearren. Tira, ...


Gogoaren eragina izango da, seguraski bai, baina gaur arratsean auto barruko beroa arindu nahian lehiatila jeitsi dudanean, sartu den haizeak sanferminak ekarri dizkit burura. Sentimendu erromantiko xamarra da festa horiekiko dudana, edo nostalgikoa; Iruñera abiatzeko lepoz zihoan autobusa hartzen genuenekoa, txoznetan katxiak hartuta suak ikusten genituenekoa, jendartean ezagunen bat ikusteko begiak zabal irekitzen genituenekoa. Txoznak kendu zizkiguten urtean guretzat sanferminak ez ziren jada hain sanfermin izan. Oraindik ere hala da. (Tira, gustora ere ibiliko gara sanfermin ez hain s...


Duelatxo ohartu nintzen arruntasuna denik eta bertuterik handiena dela, eta ordutik baieztatu besterik ez dut egin. Ez dakit nerabe gaitza ote zen, baina garai batean ohiturengatik, pentsamoldeagatik, dena delakoagatik "berezi" zenak izugarri erakartzen ninduen -edo erakarri behar ninduela uste nuen-. Ezin nuen ulertu, horrenbestez, amak estimu handitan zuen jendea "oso normala" gisa deskribatzen zuenean. Orain lasaitua hartzen dut norbaiti buruz galdetu eta "oso normala" erantzuten didatenean. Ikusten eta entzuten direnak aintzat hartuta,  arruntasuna "berezi" bih...


Bi pertsonentzako bidaia zozketatzen duen boletoa eman diote, eta hau miseria! sariduna ez izatea desiratu du. Nori eskainiko lioke harekin bidaiatzea? Ingurura so egin eta hainbat izen bururatu zaizkion arren ez du uste haietako inor aukeratuko lukeenik. Ziur dago horietako pare batekin gustora ibiliko litzatekeela, baina bidaia lagun horiei egokituz gero bera izango al litzateke aukeratua? Zalantza horrekin ezin bidaiatu. Litekeena da bidaia beste norbaiti tokatzea, alde horretatik ez du kezkatu beharrik. Kezka bere bakardadeaz ohartzeak ekarriko dio.


Ez naiz berria euskal blogosferan. Aspalditxo ari naiz Pikuxar elkartearen blogean idazten; neure mezuak blog kolektibo batean izkutatzen, esan beharko nuke, agian. Ongi dago, hasteko, baina pixkanaka gustua hartu eta neureak diren gazi-gozoak botatzeko leku aproposena ez dela ohartu naiz, ez legoke ongi. Apirilaren 22, larunbata. Gaur abiatzen naiz gazi-gozoetan barna.