Joan
eta
Pernandok
izkutura joan eta ardagai puska bat piztu zuan.
Eta Patxi, astiro astiro, burua makurtuta osabagana joan eta, iñoiz ume batek
ezezagun bati eman dion mosurik hotzena ematen ziolarik, amak askaria athera
zuan huntzitegitik.
Elipsiaren inguruan aztergai asko ditugu, baina gu komunztadurari soilik lotuko gatzaizkio. Hartara, adibideetan subjektuak isildutako laguntzailearen aurrean agertu behar du, bestela ezin antzemango baikenioke subjektuaren komunztadura-hautuari.
1. Adierazgarria izan daiteke XX. mende aurreko testigantzarik aurkitu ez izana. Egile horien adibideetan subjektua ez da esplizitua edo atze-atzean ageri da, edo, bestela, aditzak erregimen berekoak direnez, ezin igar daiteke zerekin egiten duen subjektuak komunztadura. Ez dago adibide argi askorik, beraz.
2. Hiru adibidetik bakar batean egiten du subjektuak komunztadura hurbileneko aditzarekin (Oskillasoren adibidean); gainerakoetan, laguntzaileak agintzen du.
3. Erabakigarria izan daiteke subjektuaren eta laguntzailearen arteko tartea, komunztadura batekin edo bestearekin egiteko (adibideen urritasunak sendotasun handirik eman ez arren uste horri).

Erantzunak
(...) zeozer elkorra esan zion Macalisteren mutikoari, eta honek arraunak atera eta abantean hasi zen. (Farorantz, Virginia Woolf / Antton Garikano)
Ni beste ereduaren aldeko naiz, garbi, garai bateko zalantzak zalantza: "eta hau(,) arraunak atera(,) eta abantean hasi zen".
Nork: Patxi.2008/11/12 00:49:59.290 GMT+1