Axular (XIV): Goethe

notebook 1456151871057 Idazkolako takatekoak | 2011-07-12 20:45
1


Askotan gogoeta egin dut Goethe-ren idatzietan ageri den ciudadela interior horretaz. Uste dut Zweig-en eskutik iritsi nintzela Goetheren burutazio horietara (ez dakit xuxen zein izan zen bitartekoa: Castellio contra Calvino edo El legado de Europa).

Zitadela hori zera da: norberaren barruan dagoen eremu babestu besterenezin hori (esentzia-edo).

Aspaldi handiko kontua da, haatik, San Agustinek ere erabili baitzuen bere idatzietan antzeko molderik. Eta Axularrentzat, beraz, ez zen arrotza:

  • Athe hauk behar ditugu hertsi, eta hautzaz eduki kontu, baldin etsaia geure arimako gazteluan sartzetik nahi badugu begiratu.
Izan ere, Goethe itzultzeko ere balio digu Axularrek.

Xabier Mendiguren, Isaiah Berlin-en Giza historia euskaratzean, ez zen askorik aldendu urdazubitarraren lorratzetik:
  • Barne-gaztelu batera —neure arrazoi, neure arima, neure ni noumenalera— erretiratze estrategiko bat egin izan banu bezala da, eta hori edozer egiten dutelarik ere, ez kanpoko indar itsuak, ez giza makurkeriak, ezin du ukitu.
Fini dira Axularrekikoak.


martinez

martinez 2011-08-03 12:50 #1

Santa Teresa Abilakoak ere "castillo interior" aipatzen zuen.


Utzi iruzkina: