Guardiako gizonak lerro-lerro [zeuden] beren erreketan, begi-beharriak erne.Esapidea ikusirik, bati baino gehiagori etorriko zitzaien gogora Lizardiren harako Bihotz-begietan hura?
Baina badira tankera horretako beste zenbait adibide; menturaz, gogo-bihotz dateke ezagunena.
Bakarrik gain hautan bizitzeko, gogo-bihotzak fermu behar ditik. (Piarres Lartzabal: Iru ziren)Bide hori oraindik zabalik dago. Izan ere, guztiz baliagarriak izan daitezke koordinaziozko hitz-elkarketa horiek beste arlo batzuetan (batere konnotaziorik gabekoetan).
begi-eskuen koordinazio: coordinación ocular-manual (es), coordination oculaire-manuelle (fr), eye-hand coordination (en).

albiste bilatzailea
Erantzunak
"Ez baitzuen, ordea, halakorik egundo ikusi [kameleoia, airearen sinbolo gisa], aho-begiak zabalik dauzkan gamelu sabelandi bat irudikatu zuen". (Marcel Schwob: Bizia alegiazkoak)
Itzulpena Juan Garziarena da. Pasarte horretan, idazleak Paolo Uccello-ren bizitzaz dihardu.
Nork: Block.2008/11/04 16:49:10.145 GMT+1