Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/14 08:02:33.214 GMT+1

Jo hona, jo hara

Laster izango dira hamar urte testu-zuzenketan dihardudala. Batzuetan, iruditzen zait ez nukeela jakingo bestela ateratzen bizimodua. Beste batzuetan, beste edozer egin nahi nuke. Sentipen horiek, hala ere, lanbide guztietako giza jendeei ausiki egiten diete.

Gogoan dut hasieran azaldu behar izaten nuela zer egiten nuen. Jende askok ez zuen ulertzen zertarako zuzentzen diren testuak; ez ziren jabetzen zuzenketaren premiaz.

Lehengoan, telebistan Jude Law segaila ikusi nuen zuzentzailearen papera jokatzen, The Holiday filmean.



Atzo arratsaldean, Cesare Battistiri buruz informazioa bilatzen ari nintzela sarean (oso kontu interesgarria da, zinez; batez ere bi aldeetakoen elkarrizketak-eta irakurtzea), hara non jakin nuen Frantziako Zuzentzaileen Sindikatuak bere atxikimendua agertu ziola italiar idazleari (zuzentzaile ere badugu, jakina). Ez pentsa elkartea atzo goizekoa denik: 1881ean eratu zen!


 
Dena den, ez daukat ahazteko zer galdera egin zidan ezagun batek esplikatu nionean nolako lana egiten nuen: Eta nork zuzentzen dio zuzentzaileari?

Zer erantzun ez nekiela geratu nintzen. Gaur egun, honela erantzungo nioke: "Egileak, bestela berandu da".


Nork: Block.2009/01/14 08:02:33.214 GMT+1
Etiketak: zuzentzailea lanbidea irudia | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Estimados amigos:

 

UniCo, la Unión de Correctores se suma de nuevo a la celebración de este día propuesto por la Fundación Litterae para exaltar y agradecer la labor de todos los que diariamente cuidan nuestras lenguas. En tal fecha nació el humanista neerlandés Desiderio Erasmo de Rotterdam (1467-1536), quien también se desempeñó como corrector. Con las actividades de UniCo, Madrid y Barcelona se suman a la celebración de este día en México D.F. y Buenos Aires.

Debido a la gran acogida que esta iniciativa tuvo el año pasado, UniCo propone celebrar el Día del corrector con una buena cacería de erratas por las calles de Madrid. La cita se ha fijado para la mañana del sábado 25 de octubre, a las 11.30. Durante dos horas, socios y demás participantes se lanzarán a la caza fotográfica de erratas por las calles de la ciudad. A partir de las 13.30 será tiempo de compartir charla y fotografías.

El lugar de inicio de la cacería será en la puerta del Instituto Cervantes, calle Alcalá 49, metro de Banco, y el de destino, Casa Labra, en la calle Tetúan 12, metro Sol.

Podéis leer todos los detalles en el pdf adjunto.

Os esperamos el sábado,

 

Carmen Fernández Etreros

Comisión de Comunicación Unico

Nork: Ander.2009/01/15 12:22:37.456 GMT+1

Hementxe egunaren berri argazkitan.


Galería Unión de Correctores (General):

http://www.flickr.com/photos/31004415@N05/

 

Fotos de la cacería de Madrid:       

 http://www.flickr.com/photos/31004415@N05/sets/72157607646716149/


Nork: Ander.2009/01/15 12:27:40.552 GMT+1

Testu-zuzentzailearen lana zer eta zertarako den ez ulertze horrek gauza bat ekarri dit gogora, neure baitan aspaldi sentitua. Itzulpengintzari dagokio. Liburu baten itzulpen bat baino gehiago bazirela-edo entzuten nuenean (hizkuntza berera, esan nahi dut), neure artean pentsatzen nuen: "Baina nola? Itzulita baldin badago, itzulita dago. Zertarako jarri behar da gauza bera beste liburu batean?". Zin dagit egia dela. (Hamar urte baino gehiago joango zitzaizkidan harrezkero, Iñigo...).

Nork: Patxi.2009/01/19 22:15:55.010 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.