Boteak ditut 27 komun zulotik
denak joan dira, ur zikina besterik ez bailiran
iragandakoek ez dute ezer balio momentu batzuengatik izan ezik
ikasitako gauzek akats berberak oztopatzen dituzte
eta argitu are gehiago ederrak diren egunak
senti behar dena aprobetxatzen ikasten da
musikak mundua nola biltzen duen ere jakin daiteke
eta alkoholaren eraginpean bada ere norbaiti ere beti esan dakioke maite duzula
Bizitzak gauza asko ematen ditu, denak, bera gabe ez baitugu ezer
eta hemendik aurrere ere berriz damutuko naizena badakit ere, aurrera egingo dut unea gozatuz, aprobetxatuz
eta ametsik gozoenak gustoko baditut ere
horietariko batzuk egi nahi ditut bihurtu,
bestela ez bainaz inoiz neure burua guztiz maitatzera iritsiko
komunetik joan da, eta joanen da aprobetxatu ez dezakedan guztia
bestea nire barruko bihurtuko da, eta berak emango dio
gainerako elikagaiek giharrei bezala
nire arimari behar duen taupada
nahiz eta horretarako beti beste urtebete behar izan
2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2
27
Nork: joksu.2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2
Etiketak:
poema
urtebetetze
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Gure amuma harritu egin zen,
halaxe esan zidan berak,
lehen aldiz zahartzat hartu zutenean,
kontatu zituen urteak eta: hara! 65!
ezin sinetsirik ostabe, ta bai, hirurogeita bost
hori ziostan daburduko 93 zituenean
eta bai laurogeita hiru...
Niri berriz, bizitzak jarri nau
hara! on the road again!
eta kontatu eta kontatu hasi naiz
neu be urteak
eta bai 40... horiek iaz
kontatu berriro garrenean eta...
bai berrogeita
Azken hamar urteok ez dute eta ezer kontatzen
zurekin bizi izandako linbo ezabatuan
Nork: Lost Hawk.2008/07/09 13:19:06.711 GMT+2
www.blogak.com/losthawk
Idatzi nahi duenak irakurri egin behar, horrela aberasten baita norberak esateko duena. Izan kontutan ohartxo hori. Ondo segi eta, batez ere, ez zaitzala inork ixil!
Nork: filokolarpea.2008/09/12 19:09:06.437 GMT+2
http://www.blogari.net/filokolarpea