2010/02/03 14:47:19.305 GMT+1
ez urrunegi
Bion begiradak gurutzatu dira
badakit zer gertatzen zaizun
gaur ere esan beharko didazu zer izan duzun etxean
eta irribarre batekin agurtuko nauzu, betiko moduan
ezin duzulako gustura egin negar: hau ez da unea, ez lekua, ez giroa
Gogorrak dira horrelako sentsazioak
gaizki begiratuko gintuzkete besarkada bat emango banizu
goxotasun guztiarekin esango banizu hemen nagoela, behar duzun guztirako eta muxu lasaigarri bat emango bagenio elkarri
baina ez nago hemen, hor nago; gertu eta urrun: ez urrunegi
Nork: joksu.2010/02/03 14:47:19.305 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/08/02 23:34:55.004 GMT+2
Bergman
ez da erreza, denak nahasten dira, eta ezerk ez du zentzu handiegirik
horregatik erabakitzen dut dena kolpe batez konpontzea
Zurekin elkartzea, nire bizitzako jokaldirik onena
Hala ere, ez dut zure aurpegia ezagutzen
Nirea ezagutzea bera kostatzen ari zait eta ez dakit nondik irten naizen
Hamabi mila urte elirateke nahikoa benetan gu zer garen jakiteko
Benetan hitzak berak beldurra ematen dit
Soilik atzera egitean pentsatzen dut zugan
Nork: joksu.2009/08/02 23:34:55.004 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/15 13:03:38.698 GMT+1
lau nota
Telebista ikusten ari nintzela
pailazo bat agertu zen eskenatokian
Argia iluna, eta aurpegia zuri, mimoen antzean
mugimendu biribilak egiten zituen, musikarekin batean
Eta hortxe nintzen galdu, Debussy entzutean:
Maitea, berriz izan zaitut gogoan
Denborak lausotu ditu zure begirada sakonak
baita zure bero lodia nire azalarekin bateratzean
Baina, argia, gure ilargiaren argia etorri zait burura
Sentsazio hori ez dut inoiz galduko, zutaz maitemindu nintzenekoa
Uste nuena baino bigunago sentitu nintzenean, ahul zure aurrean
lau nota dira nire bihotza oraindik ere mugitzen dakitenak
dantza egiten dute, zure bihotzarekin batean
eta ez dira inoiz galduko, Debussy entzutean
Nork: joksu.2009/01/15 13:03:38.698 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/18 21:47:55.837 GMT+2
(ez dakit izenburua)
Fertxu Izquierdoren poema bat. Erabiltzen dituen irudi eta eskena konplexuen artean hauxe aurkitu nuen. Hitz-segida zuzena eta zehatza, nire bizipenatara iritsi zena. Nork izan du horrelakorik?
Ez zintudan aukeratu
baina arrastiriaren ondoren
gaua datorren bezalaxe
agertu zinen
(ekiditeko modurik ez)
zuretzako poema bat
idaztearen truke
parrandarako gau ugari
saldu nituen
eta ahantzi zait jadanik
zure geografia
ezagutzeko asmoz
zenbat poema idatzi nituen
laster nire lerroetako
musa bihurtu zinen
eta agian hori izan zen
nire akatsik handiena:
musa gutxitan oheratzen
baita poetarekin
Nork: joksu.2008/09/18 21:47:55.837 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/10 16:22:38.288 GMT+2
Gau hotzak
Inoiz hotzik sentitu al duzu?
bihotza bera hustu, uhinik txikiena ere gelditzen den arte?
Iluntasuna ezinegon bihurtzen da eta azalak
azalak ausardia guztia galtzen du
Pentsatu ezin, gaixoaren burua
Onik egotea besterik nahi ez duen helburu apala
apala baina benetakoa
Hotza sentitzen duenak bere buruaren zati bat du galtzen une batez
beharrezkoa den hori berreskuratu
behar dena eskuratu, bizi
Jakinik zer den hotza
zailena zera jakitea da:
zer egin asaldatzen zaituenean?
Nork: joksu.2008/09/10 16:22:38.288 GMT+2
Etiketak:
poema
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/27 15:32:34.639 GMT+2
Onera itzultzea: zaila
"Jada ez du zoritxarra besterik ematen; ameskaiztoa!"
"Barreneko guzti hori berari emateak bizitza kendu besterik ez du egiten"
"Sentimendu umil horiek autoestimua kixkaltzen dute"
"Indarra beharrezkoena denean ahultasunera eramaten nau"
"Gorroto dut oraindik ere nire bizitzatik URRUNDU NAHI EZ IZATEA"
"Okerrena bere indiferentzia da, inor ez banintz eta ezer gertatu izan ez balitz bezala egotea eta aritzea"
"Neure buruan behar dut hil, ezagutuz geroztik ikasitako guztia hil gabe, hori bai ezinezkoa..."
"Burutik joatea nahi dut, bizitza kontzientetik botea baitut"
Maitatu gehiago zure burua
nork maitatuko zaitu bestela
esan: "maite zaitut" egunero
Nork: joksu.2008/08/27 15:32:34.639 GMT+2
Etiketak:
euskara
poema
arrangura
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/15 11:30:18.603 GMT+2
Zertarako?
Idatziko nizuke, baina zertarako?
Esango nizukeen ezerk ez ninduke lasaituko
Ezingo nuke adierazi nahi dudan ezer
Kontraesanez beterik egoten naiz beti
Eta lehen ere baldin banituen
Bizitza berauetaz didazu josi
Ezerk ez du konpontzen nire adorea
Ez ote da nahikoa epe luzeegi honetan gertaturikoa?
Zauri batzuek ez dira ixten
Are gutxiago morfina bidez isilarazten direnean
Hala ere, ezingo dut ahaztu
Ez ona
Ez eta okerra:
Buruari emandako milaka bira
Inolako erantzunik lortu gabe
Gertu nuena pixkana zait joan
Eta sufrimendua besterik ez dut agerian
Dudana eta nahi nuena inoiz ez dira bat etorriko
Eta egunak betiko mugan nituzke pasako
Geroan lehenak zeresan handia duelako
Orain inoiz baino gehiago
Ez nintzateke zure ondora gerturatuko
Nork: joksu.2008/07/15 11:30:18.603 GMT+2
Etiketak:
agian
poema
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2
27
denak joan dira, ur zikina besterik ez bailiran
iragandakoek ez dute ezer balio momentu batzuengatik izan ezik
ikasitako gauzek akats berberak oztopatzen dituzte
eta argitu are gehiago ederrak diren egunak
senti behar dena aprobetxatzen ikasten da
musikak mundua nola biltzen duen ere jakin daiteke
eta alkoholaren eraginpean bada ere norbaiti ere beti esan dakioke maite duzula
Bizitzak gauza asko ematen ditu, denak, bera gabe ez baitugu ezer
eta hemendik aurrere ere berriz damutuko naizena badakit ere, aurrera egingo dut unea gozatuz, aprobetxatuz
eta ametsik gozoenak gustoko baditut ere
horietariko batzuk egi nahi ditut bihurtu,
bestela ez bainaz inoiz neure burua guztiz maitatzera iritsiko
komunetik joan da, eta joanen da aprobetxatu ez dezakedan guztia
bestea nire barruko bihurtuko da, eta berak emango dio
gainerako elikagaiek giharrei bezala
nire arimari behar duen taupada
nahiz eta horretarako beti beste urtebete behar izan
Nork: joksu.2008/07/09 00:07:55.067 GMT+2
Etiketak:
poema
urtebetetze
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2
Nik bakarrik
Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:
Nik bakarrik dakit
Zeintzuk izan diren gure arteko bideak
Neronek bakarrik
Okerren pasatako momentuak zeintzuk izan diren
Inori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruan
Altxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,
gerora geldituko zaizkidan momentuak
Nik bakarrik dakit
Zenbat min jasan dezakedan, oraingoz
Neronek bakarrik
Zein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minez
Isurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak diren
Neure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,
dudana baino gehiago merezi ote dudan galdetuz
Nik bakarrik dakit
Eguzkiak zer sentiarazten didan bere argiarekin
Neronek bakarrik
Zenbat kostatzen zaidan jaikitzea eta, batez ere, esnatzea
Ametsik goxoenek zeinen aurpegia duten
Azalean zenbat ile ditudan, denak batera altxatzen direnean eta
zenbat odol gal dezakedan tristezia minutu batean
Nik bakarrik dakit
Sentsazio jalea izatea zer den
Neronek bakarrik
Lau notek zenbateko garra pizten duten ene bihotzean
Tronpeta batek agurrak nola espresatzen dituen
Dakidan modu bakarrean, haizeari abestuz, une batez bada ere
nola esaten diodan barnean dudan maitasunari baietz
Nork: joksu.2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2
Etiketak:
poema
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/27 15:29:42.275 GMT+2
Basati
Oihan bateko argi diztiratsu zein ikustezina naiz
beti izkutaturik, beti unearen bila...
noiz aterako zain.
Begiak irekirik ditut eta mugimendu guztien jabe naiz.
Gaur ere ez dago harrapakinik,
ezin ahotara eraman ezer.
Erdi erdian nago, basatitasunaren muinean,
baina kate batek du nire lepoa gaztigatzen.
Mundua safari bat da eta bere esklabua naiz
Ez du inork nire beharrik, neronek ere ez biziraun nahi badut
Hori da nire patua: senari eustea; eguneroko bortizkeria
Indar guztiak xahutzen egiari eusteko;
naizenaz harrotzeko, izkutatzen naizen bitartean
Negarra zen haurtzaroko ihesia, hori zen dena
Gaur lepoa bihurrituko nioke baten bati...
bere odola, oraindik epela, nire hortzetatik zehar
eta masailetik behera nola igarotzen den sentitu
Baina esan dut: hau safari bat da, inork ezin ditu begi hauek ikusi
Katea baino okerragoa den iluntasuna jarriko lidakete
Ez; ikusten jarraitu nahi dut, amestu
barrendik ateratzen diren hotsak entzun, sentitu
nire eremua, behintzat, ez didate kenduko
Harraparia naiz, nor naizen ezin ahaztu
esnea edanez irribarre egingo dut
gaua iritsi eta gorroto dudanaren oinazearekin amesteko itxoiten.
mundua aldatzeko; nire mundua, iluna, osatzeko
Nork: joksu.2008/04/27 15:29:42.275 GMT+2
Etiketak:
poema
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)