Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/05 17:38:53.611 GMT+2

Eguz


Ez dut eguzkia ikusten, hori bai, senti dezaket
leihoko zirrikitu batetik sartzen dira bere izpiak
ezingo nintzateke bera gabe bizi, gainerako bizidunak bezala...
baina etzait aski sentitzea, begiratu nahi dut
indar ororen gunea eta ni, biok aurrez aurre
eta komunikatu bata bestearentzat zer garen
hain ttikia, hain ezgauza bere ondoan...
Ez dakit ni egongo ez banintz, bera hor zitekeen
Nondik ba atera ginen?
Bera hor dago, dagoelako
Eta ni? Hemen nagoelako
Bere izpiek begi ireki hauetatik igarotzea
erretinan kokatzea nahi dut, nire barruan galtzea
Hala ere ezin argitu dezake berak nire barnea
inspiratzeko jaioa dela dirudi, baina ezin zulatu azal lodia
Horregatik diotsut zarela ene iguzkia
Behin zeharkaturik, kanpora atera didazulako daukadan argi bizia
eta jakin dut, hor daitekeela landa zorionaren hazia

Nork: joksu ozly ....2007/09/05 17:38:53.611 GMT+2
Etiketak: olerkia bapatekoa | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Nork: eguz.2008/10/14 07:42:26.751 GMT+2

bilatzailean nere izena sartu eta bapatean halako olerki batekin egin dut topo. goiza hasteko modu paregabea.
hurrenarte!

Nork: .2008/10/14 07:44:02.627 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.