2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2
Nik bakarrik
Inork maitatu ez nauenaren sentipenarekin idatzi dut poema hau. Maitatu nahi duen orori eskeinia:
Nik bakarrik dakit
Zeintzuk izan diren gure arteko bideak
Neronek bakarrik
Okerren pasatako momentuak zeintzuk izan diren
Inori ez baitiot esan zer gertatzen den nire barruan
Altxorra bezala gorde ditut sentsaziorik bizienak,
gerora geldituko zaizkidan momentuak
Nik bakarrik dakit
Zenbat min jasan dezakedan, oraingoz
Neronek bakarrik
Zein momentutan maitemindu naizen, hitzez eta minez
Isurtzen ditudan algarak, zeinen gazi eta hezeak diren
Neure burua gorrotatzen iragandako arratsalde lainotsuak,
dudana baino gehiago merezi ote dudan galdetuz
Nik bakarrik dakit
Eguzkiak zer sentiarazten didan bere argiarekin
Neronek bakarrik
Zenbat kostatzen zaidan jaikitzea eta, batez ere, esnatzea
Ametsik goxoenek zeinen aurpegia duten
Azalean zenbat ile ditudan, denak batera altxatzen direnean eta
zenbat odol gal dezakedan tristezia minutu batean
Nik bakarrik dakit
Sentsazio jalea izatea zer den
Neronek bakarrik
Lau notek zenbateko garra pizten duten ene bihotzean
Tronpeta batek agurrak nola espresatzen dituen
Dakidan modu bakarrean, haizeari abestuz, une batez bada ere
nola esaten diodan barnean dudan maitasunari baietz
Nork: joksu.2008/05/31 17:06:14.724 GMT+2
Etiketak:
poema
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: 27zapata.2008/06/03 17:33:39.869 GMT+2
www.27zapata.com
Beti bezala, oso polita. Pena da interneta abandonatu xamarra eduki izana, ea orain uda datorrela blogak irakurtzeko ohitura errekuperatzen dudan. Suspenditu baitut asignatura hori. Segi horrela idazten, agur!
Nork: Sugoi.2008/06/14 16:46:24.765 GMT+2