2008/02/05 15:19:21.220 GMT+1
b a k a r
Jendez inguraturik
kanpora begira
barrurantz joan eta
zer da gelditzen zaidana?
Hamaika aldiz galdu eta berreskuratzen dut
norbaitekin egoteko beharra
Gelaren alderik ilunenari begira
pixkanaka gauza guztiek forma hartzen dute
baina ez da bizidunik den ezer eratzen
Gaua iritsi da
eta burura dezakedan ezerk ez dit hitzik egiten
ez eta besarkatu ohean
Irudikatzen biziz
jada ohituta
betiko bakardadean
Nork: joksu.2008/02/05 15:19:21.220 GMT+1
Etiketak:
poema
olerkia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Arraioenea behin bakardadez dekoratu genuen. Entzun nahiko bazenu, bakardadeak hauste aldera. Entzun HEMEN! Animo redios!
Nork: 27zapata.2008/02/05 17:53:46.017 GMT+1
www.27zapata.com